Jeff Koons: atzera begirakoa
Kiepenkerl
Puppy
Atalak
Zeruan egina
- Izenburua:
- Zeruan egina
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Gizakia | Generoa eta sexualitatea | Artea eta komunikabideak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Ilona Staller
- Artelan motak:
- Afixa
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
1989an, Whitney Museum of American Art museoak Jeff Koons-i Image World taldeko erakusketarako publizitate-kartela egiteko eskatu zion. Erakusketaren gaia artearen eta hedabideen arteko erlazioa zen. Koonsek iragarki-kartel handi bat egin zuen. Bertan, Ilona Staller eta artista bera, inoiz filmatu gabeko Made in Heaven filmaren protagonista gisa azaltzen ziren —Staller Cicciolina izenez ezagunagoa zen eta geroago artistarekin ezkondu zen—. Hilabete batzuk geroago, artistak seriearekin jarraitu zuen, beste material batzuen artean, beira eta marmola erabiliz Muranoko eta Pietrasantako (Italia) lantegietan, eta artearen historiaren lan garrantzitsuei erreferentzia eginez —Bernini, Courbet, Houdon eta Manet maisuenak, besteak beste—.
Zeruan egina lanean, bikotea Adam eta Eva moderno batzuen haragitze gisa agertzen da, jarrera esplizituki sexualetan, eta fidelitatez eta maitasunez, giza naturaz eta gizakiaren otzantzeaz hitz egiten duten arketipoz inguratuak. Garaiko kritika italiarrak zein estatubatuarrak gaitzetsi zuen. Zeruan egina ariketa erradikala izan zen, eta ariketa horren bidez Koonsek gure burua onartzera gonbidatzen gaitu.
“Uste dut sexualitatea garrantzitsua dela nire lanerako, espezieak bizirauteko garrantzitsua delako, eta artea garrantzitsuena dena komunikatzen saiatzen da. Sexualitatea onartzeko elkarrizketa hau estetikaren arlora eta bizitzaren gainerako maila guztietara eramaten da”.