Migel Anjel eta bere garaia
Migel Anjel
Iruzkinak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Migel Anjel eta bere garaia
- Gaiak:
- Bildumagintza | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Graphische Sammlung Albertina | Italia | Cennino Cennini
- Mugimendu artistikoak:
- Errenazimentua | Manierismoa
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Grabatua
- Aipatutako artistak:
- Buonarroti, Michelangelo | da Vinci, Leonardo
Erakusketa hau, Migel Anjel eta bere garaia izenburua duena, XVI. mendeko artista gailenetako bati eskainitakoa da, Migel Anjel Buonarroti-ri, alegia. Bere garaikide famatua, Leonardo da Vinci bezala, sortzaile nekaezina eta independentea izan zen Migel Anjel. Artisautzat hartu ohi zen artistaren tradizioa eten zuen eta Kreazioaren aparteko ekintzarekin konparatu zuen jarduera artistikoa. Behinola hauxe esan zuen: “Gizakiak adimenarekin pintatzen du, eskuekin ez ordea”. Artea jarduera intelektual independentearen mailara igo zuen eta bere burua jarduera horren adierazgarri onentzat hartu zuen.
Sormen eta grina izugarria erakutsiz, Migel Anjelek aurre egin zion bere iritzien kontra agertzen zen edozeini: “Nire lanean”, zioen, “orain arte inork ez bezala ematen dut bihotza. Gau eta egun, sortzen besterik ez dut pentsatzen”.
Erakusketa honek Migel Anjelen eragina jaso zuten artista ezagunen obra sorta bat ere aurkezten du. Haien lanaren erantzun gisa, hainbat estilo sortu ziren, Italiako Goi Errenazimendutik Manierismora izandako eboluzioa eragin zutenak.
Erakusketan ikusgai dauden marrazkiak eta grabatuak Albertina museoaren bildumako maisulanak dira, eta marrazkiak arte forma independente gisa izan duen eboluzioa ikusteko aukera eskaintzen digu. Disegno-a, “marrazkia” adierazteko italierazko hitza, arte bisual guztien oinarri bihurtu zen. XVI. mendean klasiko bihurtu zen Il Libro Dell’Arte garaiko artisten eskuliburuan, Cennino Cennini-k egunean behin gutxienez marrazki bat egitea gomendatzen zien artistei.