Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

Leonardo, [Bi profil barregarri ezkerraldera begira, ca. 1503-1505]

Info gehiago

Migel Anjel

Info gehiago

Iruzkinak

Migel Anjel, Gizon biluzia atzetik ikusita eta Ama Birjina haurra bularrean duela

Izenburua:
Migel Anjel, Gizon biluzia atzetik ikusita eta Ama Birjina haurra bularrean duela
Erakusketa:
Migel Anjel eta bere garaia
Gaiak:
Giza gorputza | Arte klasikoa | Artea eta erlijioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua
Teknikak:
Marradura | Marrazkia
Aipatutako artistak:
Buonarroti, Michelangelo

XV. mendearen bukaeran arkeologo batzuek sekulako aurkikuntza egin zuten Erromako aldirietan: estatua greko baten II. mendeko kopia erromatarra alegia, Belvedereko Apolo izenez ezaguna. Adituek maisulantzat hartu zuten estatua hura eta artistak ziztu bizian joan ziren aztertzera: primeran eginda dagoen irudiaren jarrera klasikoa; mugimenduaren eta atsedenaren arteko armoniazko oreka; gorputzaren pisuaren banaketa, hanka batek enborrari eusten diolarik besteak mugitzeko askatasuna duen bitartean.

Antzinate klasikoa erabil zitzakeen formez betetako altxorra zela konturatu zen Migel Anjel. Aurrean duzun marrazkia, lumaz eta arre koloreko tintaz egina, klariona beltzez egindako bozeto baten arrastoekin, artista Florentzian ezarri zen garaikoa da, Daviden irudi famatuan eta monumentalean lanean ari zenean. Eskultura horrek antzinate klasikoari buruz egin zuen azterlanaren gorengo unea adierazten du. Eskulturaren tradizio klasikotik abiatuta, hau da, harmoniazko forma gisa, giza irudiaren berezko ikuskera garatu zuen, barruan duen arimatik azaleratzen den gorputz “biziduna”.

Begiratu ondo ipurdi-masailetako muskuluak. Irudiaren burua eta hankak ia antzeman ezin diren trazuen bidez aditzera ematen dira. Migel Anjelek irudiaren ingeradaren barruan trazu arinak eginez erakusten du gorputzaren mugimendu harmoniatsua. Moztutako sorbaldek besoak norantz mugitzen diren erakusten dute besterik gabe.

Intentsitate desberdineko marradura arinek plastizitatea ematen diete bizkarreko muskuluei; lerro kementsuak ere aldatu egiten dira, hala, irudiari dinamismoa emanez. Lumaren gainean egindako presioa aldatzean, Migel Anjelek ingerada bera mugitzen ari delako itxura lortzen du, irudiaren ondoan puzten delako sentsazioa ematea alegia, ondoren atzera egiteko.

Goian, ezkerretara, gizonaren besazpi aldean, paperaren beste aldetik irudi bat antzeman daiteke: Ama Birjinaren buru makurtua, haurra bularrean duela. Museoaren inbentarioan “verso” izenez deitzen zaio alde horri, hau da, marrazkiaren atzealdeari. Eta horretaz ari garela, paper baten aurrealdeari “recto” deitzen zaio. Hala, lamina baten aurrealdea eta atzealdea, erakusketa honetan sarritan entzungo dituzun terminoak dira.

BESTE ATALAK

Sarrera

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Leonardo, [Bi profil barregarri ezkerraldera begira, ca. 1503-1505]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel, Gizon biluzia atzetik ikusita eta Ama Birjina haurra bularrean duela

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Cascinako gudua

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Fra Bartolomeo, [Aingerua eskuinalderantz hegaka, 1505-1507]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Francesco Francia, [Parisen judizioa, ca. 1505-1506]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Marcantonio Raimondi, [Errugabeen hilketa, 1509-1510]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, [Kumas-eko Sibila, ca. 1511]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, Eneas

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, [Biluzien estudioa, 1515]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Pordenone, [Lumazko kapeladun gizonezkoaren gorputz-enborra, 1520-21]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Andrea del Sarto, [Gizon burusoil eta bizardun baten burua, ca. 1527-1529]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Giulio Romano, [Ehizako eszena, basurde, orein eta untxiekin, 1527-1528]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Parmigianino, [Ama Birjina Haurrarekin eta aingeru batekin, ca. 1528-29]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rosso Fiorentino, [Deikundea, ca. 1531-1532]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel, [Kristo hilaren aurrean aieneka (aurrealdea), ca. 1530]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjelen biografia

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kapera Sixtinoa

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago