Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

Migel Anjel, Gizon biluzia atzetik ikusita eta Ama Birjina haurra bularrean duela

Info gehiago

Cascinako gudua

Info gehiago

Iruzkinak

Migel Anjel

Pieza hau Migel Anjelen jatorrizko lau marrazkietako bat da. Marrazki horiek, orain Albertinaren Bildumakoak, garai batean Peter Paul Rubens pintore barrokoarenak ziren, Migel Anjelen jarraitzaile sutsuarenak, hain zuzen.

Migel Anjelek 1504. urtearen inguruan marraztu zituen lantza bat daraman soldadu gihartsu hau eta atzealdeko biluzien bi estudioak. Cascinako Gudua famaturako estudioak ziren. Migel Anjel eta Leonardo, hura baino hogeita hiru urte zaharragoa, elkarrekin batera lehiatzera gonbidatu zituzten; bakoitzak gudu historiko jakin baten eszena bat pintatu behar zuen Kontseilu Nagusiaren aretoan, orain Palazzo Vecchio den horretan. Fresko horiek artearen historian izan diren gudu‑irudikapen famatuenak bihurtu ziren.

Vasari-k 1550ean idatzi zuen Artista handien bizitzak liburuan kontatzen digunez, samaldan bertaratu ziren Leonardoren eta Migel Anjelen garaikide ziren artistak haien diseinuak ikustera. Jarraitzaile haien artean Florentziako Andrea del Sarto eta Rosso Fiorentino zeuden, haien obrak ere erakusketa honetan ikusgai izanik. Guztiek ikasi nahi zuten Leonardoren pinturetatik eta, anatomiari dagokionez, Migel Anjelen pose zehatz eta konplexuetatik. Erakusketan aurrera egin ahala antzeman ahal izango duzu bi artistek haien garaikide ziren artistengan izan zuten eragina.

Ironikoki, bi fresko haietatik bat ere ezin izan dugu amaituta ikusi. Leonardo pintura-teknika berri batekin saiatu zen, baina koloreak finkatzen ez zirela ziurtatzean, bertan behera utzi zuen proiektua. Eta Migel Anjelek freskoaren zirriborroak besterik ez zituen utzi. Zirriborro horiei “kartoiak” deitzen zaizkie, eta 1:1 eskalan egindako xehetasun handiko marrazkia aipatzeko termino teknikoa da, freskoen pintoreek beren marrazkiak paperera eramateko erabiltzen dutena.

Lantzariaren bizkar biluzia, muskuluak tenkatuta dituela, Migel Anjelek klariona beltzez egindako marrazki ederrenetako bat da. Kartoia, zoritxarrez, ez da kontserbatzen, baina marrazki honek garbi asko ematen dizkigu izan zezakeen itxuraren aztarnak.

Vasarik honela deskribatu zuen Migel Anjelek bere marrazkietan erabili zuen teknika bikaina: “ikatz-ziriaz definituta eta metalezko puntaz itzaleztatuta, beste batzuk lausotuta eta berun karbonato zuriaz nabarmenduta”. Argiaren eta itzalaren efektu eskultorikoa zoragarria da. Marrazkia arretaz begiratuz gero, lerroen bilbe fin bat ikusiko duzu itzaleztatutako aldeen ertz argienetan. Ingerada tenkatuaren lerro kementsuak muskulatura dinamikoa biltzen du bere barruan. Buruko formak, eskuineko besoa eta bularra lerro paraleloen marradura bidez modelatuta daude.

Hain zuzen ere, Migel Anjelek marrazkirako erakutsitako birtuosismoa, gorputz baten ahalmen handiko mugimenduaren aldiune bat jasotzeko zuen gaitasuna alegia, izan zen haren garaikideak erabat txundituta utzi zituena.

BESTE ATALAK

Sarrera

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Leonardo, [Bi profil barregarri ezkerraldera begira, ca. 1503-1505]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel, Gizon biluzia atzetik ikusita eta Ama Birjina haurra bularrean duela

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Cascinako gudua

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Fra Bartolomeo, [Aingerua eskuinalderantz hegaka, 1505-1507]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Francesco Francia, [Parisen judizioa, ca. 1505-1506]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Marcantonio Raimondi, [Errugabeen hilketa, 1509-1510]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, [Kumas-eko Sibila, ca. 1511]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, Eneas

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, [Biluzien estudioa, 1515]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Pordenone, [Lumazko kapeladun gizonezkoaren gorputz-enborra, 1520-21]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Andrea del Sarto, [Gizon burusoil eta bizardun baten burua, ca. 1527-1529]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Giulio Romano, [Ehizako eszena, basurde, orein eta untxiekin, 1527-1528]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Parmigianino, [Ama Birjina Haurrarekin eta aingeru batekin, ca. 1528-29]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rosso Fiorentino, [Deikundea, ca. 1531-1532]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel, [Kristo hilaren aurrean aieneka (aurrealdea), ca. 1530]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjelen biografia

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kapera Sixtinoa

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago