Migel Anjel eta bere garaia
Migel Anjel
Fra Bartolomeo, [Aingerua eskuinalderantz hegaka, 1505-1507]
Iruzkinak
Cascinako gudua
- Izenburua:
- Cascinako gudua
- Erakusketa:
- Migel Anjel eta bere garaia
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta historia | Artea eta politika | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Mugimendua | Historia | Gerra | Florentzia
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Freskoa
- Aipatutako artistak:
- Buonarroti, Michelangelo | da Vinci, Leonardo | Vasari, Giorgio
Medici familia Florentziatik bota zutenean istilu handiko borroka sortu zen botere egarriak eraginda. Azkenik, 1501ean, errepublika ezarri zen. Bi urte geroago, Leonardo beneragarriak fresko monumental bat pintatzeko eskaria jaso zuen, oraingo Palazzo Vecchio jauregiko Kontseiluaren Ganberarako. Florentziako gobernatzaile berriek freskoak Anghiariko gudua irudikatzea nahi zuten, 1440an Milan errenditu zenekoa. Leonardok freskorako teknika berri bat probatzeko aprobetxatu zuen abagune hura; ez zion balio izan, ordea. Eta hiru urte geroago, bertan behera utzi zuen proiektua. Giorgio Vasari, Leonardoren lehenengo biografoa izan zen 1570ean amaitu gabe utzitako lanaren gainean pintatu zuena.
Kontseiluak Ganbera berean beste fresko bat pintatzeko eskatu zion Migel Anjeli. Cascinako gudua irudikatu behar zuen, 1364an Florentziak Pisa menderatu zuen gudua, hain zuzen. Migel Anjelek Florentziako soldaduei bainatzen ari ziren bitartean berehalako erasoez ohartarazi zieten une larria pintatzea erabaki zuen. Eta, bere kartoiak —hau da, 1:1 eskalako marrazkiak—, miresmen handia sorrarazi zuen arren, ez zuen freskoa pintatzeko aukerarik izan, eta kartoiaren zati batzuk besterik ez dira geratzen.
Bi artista handi norgehiagoka aritu ziren: bakoitzak beretik onena emateko desafio horretan, bai Leonardok bai Migel Anjelek benetan berritzaileak izan ziren proiektuak sortu zituzten. Migel Anjelek eskultore gisa zuen esperientziak irudiak “biribilean” ikustea ahalbidetzen zion. Bere “figura serpentinata” delakoak, bere doitasun anatomikoak eta ahalmen handiko konposizioak aldarazi egin zuten mugimenduzko giza irudiari buruz artistek zuten ikusmoldea.