Migel Anjel eta bere garaia
Andrea del Sarto, [Gizon burusoil eta bizardun baten burua, ca. 1527-1529]
Parmigianino, [Ama Birjina Haurrarekin eta aingeru batekin, ca. 1528-29]
Iruzkinak
Giulio Romano, [Ehizako eszena, basurde, orein eta untxiekin, 1527-1528]
- Izenburua:
- Giulio Romano, [Ehizako eszena, basurde, orein eta untxiekin, 1527-1528]
- Erakusketa:
- Migel Anjel eta bere garaia
- Gaiak:
- Artea eta mitologia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Konposizioa | Ehiza-margoa | Federico Gonzaga
- Mugimendu artistikoak:
- Manierismoa
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Romano, Giulio
Giulio Romano pintoreak Palazzo del Te jauregiko Sala dei Venti, edo “Haizeen Aretoko” medailoi baterako estudio gisa marraztu zuen ehiza-eszena hau, Mantuako Gonzaga familiarentzat berak diseinatutako manierista estiloko etxerako. Romano Gonzaga familiaren gorteko pintorea izan zen, 1524az geroztik arterako zaletasun handia erakutsi zuen familia diruduna eta boteretsua izanik.
Ehiztari-talde bat oldarka sartzen ari da basoan barrena ezkerraldetik, bere harrapakinaren gainean eroriz. Ehiztarietako bat, arkua eta geziak daramatzan emakumea, ihesi doan oreinari apuntatzen ari zaio. Aurpegiak desitxuratuta daude ehizaldiaren bortizkeriagatik. Ezkerraldean keinuka ari diren animalien eta pertsonen nahas-mahasa agertzen da, baina zalaparta basati horrek indarra galtzen du marrazkiaren eskuinaldean, ihes horretan animalien gorputzak luzatuta agertzen direlarik bertan. Aurrealdean, bi zakur gazte baten lantzak zeharkatu berri duen basurdea erasotzen ari dira.
Sarkofago klasikoetako erliebeen antza handia duenez, begien bistan da Giuliok Calidoneko basurdearen ehizaren mito grekoan oinarritu zuela konposizioa. Calidoneko Erregeari Artemisari sakrifizioa egitea ahaztu zitzaion eta hark, mendeku hartuz, basurde bat bidali zuen eremua suntsitzera. Meleagro-k, Erregearen semeak, heroi famatu batzuk bildu zituen, Atalanta emakume heroia barne, eta azkenean piztia hil arte jazartzea lortu zuten.
Haizeen aretoan nagusitzen den gai dekoratiboa astrologia da eta ehizako eszena hau antzinate beranteko testuetan oinarritutako ziklo bati dagokio. Dekorazio horrek planetek eta izarrek gizakiaren izaeran eta bere ekintzetan duten eragina irudikatzen du. Cancer zeinu astrologikoaren pean jaiotzeak, Marterekin konjuntzioan, ehizarako berezko dohainak zenituela esan nahi zuen eta, beraz, eszena hau Federico Gonzagari egindako aipamena da, lana enkargatzeaz gain ehiztari trebea eta porrokatua izanik.