Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

Migel Anjelen biografia

Info gehiago

Iruzkinak

Kapera Sixtinoa

Migel Anjel 1505etik bizi zen Erroman, Julio II.a Aita Santuarentzat hilobi monumental baten diseinuan lanean. Carrarako marmol-bloke handi bat erosia zuen jadanik Aita Santuak proiektuaren aurrean interesa galdu zuenean. Horren ordez, Kapera Sixtinoko sabaia pintatzeko enkargatu zion, pintura-programa konplexu bati jarraituz. Kaperaren izena Sixto IV.aren izenetik dator, XV. mendearen bukaeran Vatikanoko Jauregian kapera gehitu zuen Aita Santuaren izenetik, alegia. Migel Anjelek pintoretzat baino eskultoretzat hartzen zuen bere burua, eta gogoz kontra erabat eta Aita Santuak behin eta berriro eskatu zionean bakarrik onartu zuen Julio II.aren eskaria 1508an.

Rafaelek ez bezala, laguntzaile ugarirekin lan egiten baitzuen beti, Migel Anjelek, egoskor, gaitzetsi egin ohi zuen edozein laguntza. Lau urtez izugarrizko baldintza txarretan eta oso argi desegokiarekin lan egin zuen sabaian. Freskoaren teknika primeran menderatzen zuelarik, Migel Anjelek kolore distiratsu eta biziekin pintatu zuen sabaian Testamentu Zaharraren hirurogeita hiru eszenari buruzko ikuspegi bikaina, baita beste hogeita hamabi irudi monumental ere alboetan: sibilak, profetak eta abar, guztiak testuinguru arkitektoniko batean eta dagokion dekorazioarekin. Maisulan honen aurrean izandako erreakzio publikoa freskoa ofizialki erakutsi aurretik ere hasi zen sortzen.

1533an Clemente VII.a Aita Santuak Azken judizioari buruzko fresko bat pintatzeko eskatu zion Migel Anjeli, Kapera Sixtinoko aldare nagusiaren gaineko sabaian. Freskoak 1541eko udazkenerako bukatuta egon behar zuen. 180 metro karraturekin, munduko freskorik handiena da eta bere konposizioak inolako testuinguru arkitektonikorik ez duten irudi ugari biltzen ditu, zutaberik, arkurik edo idulkirik gabe alegia, eta erabateko iraultza adierazi zuen.

Gertakari hori, berez, nahiko polemikoa izan zen, baina irudi biluzi ugarien presentziak haserre bizia eragin zuen. Migel Anjel 1564an hil baino pixka bat lehenago, Daniele da Volterra-k biluzi horiek estaltzeko eskaria jaso zuen. Volterra gizajoa! Lan horrengatik Braghettone edo “prakamotz” goitizena jarri baitzioten.

BESTE ATALAK

Sarrera

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Leonardo, [Bi profil barregarri ezkerraldera begira, ca. 1503-1505]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel, Gizon biluzia atzetik ikusita eta Ama Birjina haurra bularrean duela

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Cascinako gudua

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Fra Bartolomeo, [Aingerua eskuinalderantz hegaka, 1505-1507]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Francesco Francia, [Parisen judizioa, ca. 1505-1506]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Marcantonio Raimondi, [Errugabeen hilketa, 1509-1510]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, [Kumas-eko Sibila, ca. 1511]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, Eneas

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, [Biluzien estudioa, 1515]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Pordenone, [Lumazko kapeladun gizonezkoaren gorputz-enborra, 1520-21]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Andrea del Sarto, [Gizon burusoil eta bizardun baten burua, ca. 1527-1529]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Giulio Romano, [Ehizako eszena, basurde, orein eta untxiekin, 1527-1528]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Parmigianino, [Ama Birjina Haurrarekin eta aingeru batekin, ca. 1528-29]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rosso Fiorentino, [Deikundea, ca. 1531-1532]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel, [Kristo hilaren aurrean aieneka (aurrealdea), ca. 1530]