Migel Anjel eta bere garaia
Parmigianino, [Ama Birjina Haurrarekin eta aingeru batekin, ca. 1528-29]
Migel Anjel, [Kristo hilaren aurrean aieneka (aurrealdea), ca. 1530]
Iruzkinak
Rosso Fiorentino, [Deikundea, ca. 1531-1532]
- Izenburua:
- Rosso Fiorentino, [Deikundea, ca. 1531-1532]
- Erakusketa:
- Migel Anjel eta bere garaia
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Mugimendua | Erlijio-margoa | Frantzisko I.a
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Buonarroti, Michelangelo | Fiorentino, Rosso
Litekeena da Rosso Fiorentino-k Deikundearen eszena hau Frantzisko I.a monarka frantsesaren gortean pintatu izana. Migel Anjelek gomendatuta 1530ean deitzeko agindu zion erregeak. Migel Anjelek berak behin eta berriro gaitzetsi zituen Erregearen gonbidapen guztiak.
Ama Birjina belauniko agertzen da zirkuluerdi formako horma-hobi batean, baldakin klasiko baten azpian. Inguruaren distirak Fontainebleauko gorte frantsesaren giro dotorea eta dekorazioaren bikaintasuna islatzen ditu. Apaingarriez betetako plintoen gainetan dauden zutabe meheen ilara batek sotiltasun handiz bereizten ditu ezkerraldetik hurbiltzen ari den aingeruaren zeru-esfera eta lur-esfera, non Ama Birjina aurrera begira hasi den irakurtzen ari zen liburua utzita. Ohikoa ez den ezaugarria aingeruen segizioa da, arkanjeluaren atzetik pilatuz. Aipatzea merezi duen beste xehetasun bat Ama Birjinaren bularra soinekoan zehar sumatzen den modua da; baliteke leporaino botoiz lotutako soinekoa eramatea, baina goiko aldea gardena da, ordea.
Fiorentinok luma batez egin ditu dotorezia handiko marrazki honen aurreneko faseak; ondoren berriro lantzen ditu sekzioetako batzuk arre koloreko tinta erabiliz, eta jarraian pintzel bustia aplikatzen du gune itzaleztatuak sortzeko. Marrazkia paper marroian eginda dago, zuriz nabarmenduta. Argi-iturri nagusia, goitik, ezkerraldetik Ama Birjinaren bularrera inklinatuta erortzen da, eta forma guztiak zeruko aura batez estaltzen dituela ematen du. Era berean, edertasun zerutiar hau aingeruen grazia handiko mugimenduetan eta toles zoragarriak dituzten beren jantzietan islatzen da, baita Ama Birjina gaztearen grazia aratzean ere.
Beharbada konturatu zara marrazkia klariona beltzez egindako lerro batzuez estalita dagoela. Formatu handiagoko pintura baterako estudio bat dela adierazi dezake horrek, nahiz eta pintura hori existitzen den aztarrenik ez egon.