Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

Migel Anjel, [Kristo hilaren aurrean aieneka (aurrealdea), ca. 1530]

Info gehiago

Kapera Sixtinoa

Info gehiago

Iruzkinak

Migel Anjelen biografia

Migel Anjelek Errenazimentuko gizaki modernoa, independentea eta sortzaile nekaezina adierazten du. Grina eta kontraesana izan ziren bere bizitzaren ezaugarri. Jakina da kontraesaneko izaera zuela; eta batek baino gehiagok eztabaida zale amorratua zela ere esango zuen. Bazuen bakardaderako halako joera ere bai. Horrez gain, lantzen zituen proiektu eta arlo anitzen eta benetan aurrera eraman eta gauzatzen zituenen artean dagoen aldea kontuan hartzen badugu, bere hizkuntza formal harrigarria alde batera utzita, ulertzen ez zuten heroi bakartiaren irudia eratzen zaigu buruan.

Inolako zalantzarik gabe garrantzi handiko zeregina bete zuen artea artisautzarekin eta tradizioarekin zuen loturatik askatzen, eta formen eta adierazpen psikologikorako aukeren mundu berria zabaldu zien bere garaikideei.

Migel Anjel Buonarroti 1475ean jaio zen Capresen, Florentzia inguruan. Ondoren, bere bizitzan zehar bere jatorri aristokratikoa aipatu ohi zuen artean dirua irabazteko interes berezirik ez zuela adierazteko baina, bere familia pobretu egin zen ordea. Eskariak jasotzeko jende aberatsaren eta boteretsuaren menpe egon izana bihotzean beti sartua zuen arantza izan zen.

Giza gorputzaren perfekzioa erakutsi nahiak eskultura klasikoa aztertzera eraman zuen baina giza anatomia doi-doi irudikatu nahi horrek gorpuak disekzionatzera ere eraman zuen, XVI. mendeko Europan batere ohikoa ez zen praktika izanik.

Ikasketak Domenico Ghirlandaio eragin handiko pintorearen tailerrean hasi zituen, baina pintura berehala baztertu zuen eskulturan jarduteko. Medici familiak zabaldutako arte-eskolan ikasten ari zela, San Marcoko lorategietan, atentzioa eman zion Lorenzo de Medici-ri, eta hil zen arte babestu zuen familia hark.

Sarritan, Migel Anjel bete-betean sartu ohi zen kide artistekin izandako gatazketan. Haietako batzuk azpijokoan ibili ziren bere kontra, harroa zelako eta gehiegizko anbizioa zuelako. Vittoria Colonna poetaren eraginpean, harekin etengabe trukatzen baitzituen eskutitzak eta poemak, 1530etik aurrera gai erlijiosoetan jardungo zuen buru eta bihotz.

1533 eta 1541 urte bitartean Azken judizioaren freskoa pintatu zuen Kapera Sixtinoko aldare nagusiaren gaineko sabaian. Irudi gehienak biluzik zeuden, arte klasikoan bezala, eta horrek askatasun artistikoari buruzko eztabaida bizia sorrarazi zuen elizaren barruan. Hil baino pixka bat lehenago, “esatekoak ziren” parteak estali egin zituzten.

1564an hil zenean, bere garaikideek aro oso bateko artista gailenetako bat deitoratu zuten.

BESTE ATALAK

Sarrera

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Leonardo, [Bi profil barregarri ezkerraldera begira, ca. 1503-1505]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel, Gizon biluzia atzetik ikusita eta Ama Birjina haurra bularrean duela

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Cascinako gudua

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Fra Bartolomeo, [Aingerua eskuinalderantz hegaka, 1505-1507]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Francesco Francia, [Parisen judizioa, ca. 1505-1506]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Marcantonio Raimondi, [Errugabeen hilketa, 1509-1510]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, [Kumas-eko Sibila, ca. 1511]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, Eneas

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, [Biluzien estudioa, 1515]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Pordenone, [Lumazko kapeladun gizonezkoaren gorputz-enborra, 1520-21]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Andrea del Sarto, [Gizon burusoil eta bizardun baten burua, ca. 1527-1529]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Giulio Romano, [Ehizako eszena, basurde, orein eta untxiekin, 1527-1528]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Parmigianino, [Ama Birjina Haurrarekin eta aingeru batekin, ca. 1528-29]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rosso Fiorentino, [Deikundea, ca. 1531-1532]