Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

Migel Anjel

Info gehiago

Migel Anjel, Gizon biluzia atzetik ikusita eta Ama Birjina haurra bularrean duela

Info gehiago

Iruzkinak

Leonardo, [Bi profil barregarri ezkerraldera begira, ca. 1503-1505]

Izenburua:
Leonardo, [Bi profil barregarri ezkerraldera begira, ca. 1503-1505]
Erakusketa:
Migel Anjel eta bere garaia
Gaiak:
Giza gorputza | Artea eta psikologia | Artearen historia | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua
Teknikak:
Marradura | Marrazkia
Aipatutako artistak:
da Vinci, Leonardo | Vasari, Giorgio

Artista handien bizitzak bere liburu famatuan, Giorgio Vasari-k, “artearen historiaren aitak”, hauxe esan zuen bere garaikide Leonardori buruz:

“Buru oparoa edo espresiboa, ilaje edo bizar nabarmena zuen norbait topatzea izugarrizko gozamena zen beretzat, eta egun osoan jazarri ahal izaten zion atentzioa ematen zion edozeini, eta pertsonaz adimenean hain imajina zehatza jasotzen zuenez aurrean balego bezalaxe pinta zezakeen etxera iristean”.

Lumaz egindako estudio txiki honek bi profil barregarri irudikatzen ditu eta hiru buru erakusten zituen lamina handiago batekoa zen. Leonardok fisonomiari, giza aurpegiari buruz idatzi zuen tratatua irudiz hornitzeko egindako marrazki-sorta batekoa da.

Ezkerraldean ikus dezakezun sudur konkorreko aurpegia ia erabat borratuta dago eta nekez antzeman daiteke. Baina eskuinaldeko pertsonaiaren kasua oso bestelakoa da. Leonardok trazu zabal eta kementsuez marraztu du ingerada. Buruko kizkurrak nabariak dira, baita enborreko ilea ere. Aurpegia, berriz, gurutzatzen diren trazuen marraduraz eginda dago, trazu askeez eskematikoki egindako atzealdearen armonia areagotuz.

Leonardok oso gustukoa zuen giza aurpegia eta erretratuetako hazpegi ederren edo oso erakargarriak ez ziren horien aurrean ikusleak erreakzionatzen zuen modua, baita gorputzaren funtzioa eta xehetasunak ere. Ikerlan zientifiko bat aurrera eramatea erabaki zuen, pertsonaren fisonomiaren, hau da, bere itxura fisikoaren eta bere izaeraren artean egon daitekeen loturari buruz. Hauxe da ikerlan horretatik atera zuen ondorioa:

“Egia da hazpegiek, gizakien izaera, beren bizioak eta gorpuzkerak erakusten dituztela neurri batean; masailak eta ezpainak bereizten dituzten lerroak, sudur-zuloen eta begi-zuloen artean daudenak, nabariak dira pertsona bat alaia denean eta sarritan barre egiten duenean; oso gutxi markatuta dituztenak, berriz, hausnarketarako joera duten gizakiak dira...”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Leonardo, [Bi profil barregarri ezkerraldera begira, ca. 1503-1505]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel, Gizon biluzia atzetik ikusita eta Ama Birjina haurra bularrean duela

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Cascinako gudua

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Fra Bartolomeo, [Aingerua eskuinalderantz hegaka, 1505-1507]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Francesco Francia, [Parisen judizioa, ca. 1505-1506]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Marcantonio Raimondi, [Errugabeen hilketa, 1509-1510]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, [Kumas-eko Sibila, ca. 1511]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, Eneas

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, [Biluzien estudioa, 1515]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Pordenone, [Lumazko kapeladun gizonezkoaren gorputz-enborra, 1520-21]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Andrea del Sarto, [Gizon burusoil eta bizardun baten burua, ca. 1527-1529]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Giulio Romano, [Ehizako eszena, basurde, orein eta untxiekin, 1527-1528]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Parmigianino, [Ama Birjina Haurrarekin eta aingeru batekin, ca. 1528-29]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rosso Fiorentino, [Deikundea, ca. 1531-1532]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel, [Kristo hilaren aurrean aieneka (aurrealdea), ca. 1530]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjelen biografia

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kapera Sixtinoa

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago