Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

Marcantonio Raimondi, [Errugabeen hilketa, 1509-1510]

Info gehiago

Migel Anjel

Info gehiago

Iruzkinak

Rafael, [Kumas-eko Sibila, ca. 1511]

Izenburua:
Rafael, [Kumas-eko Sibila, ca. 1511]
Erakusketa:
Migel Anjel eta bere garaia
Gaiak:
Artea eta mitologia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lerroa | Mugimendua | Agostino Chigi
Teknikak:
Marradura | Marrazkia
Artelan motak:
Freskoa
Aipatutako artistak:
Buonarroti, Michelangelo | Sanzio, Rafael | Vasari, Giorgio

Kumas-eko Sibila-ren marrazki zoragarri hau, Rafaelek sanginaz egina, Agostino Chigi bankariak enkargatutako freskoaren estudio bat zen, Erromako Santa Maria della Pace elizan haren familiak zuen kaperarako. Kumas-eko Sibila Napoli inguruko orakulu bateko emakume-apaiza zen. Virgilio-k Eneidan deskribatzen du nola lagundu zion haren heroiari, Eneas-i, infernura jaisten, aita, Ankises bila zezan. Gainera, Kristoren jaiotza iragarri omen zuen.

Bat-bateko imajina bat balitz bezalaxe, ikuslearen aurrean jarrera bare batetik Sibila bere eskuinalderantz bortizki mugitzen den unea jaso du Rafaelek. Amaierako freskoan begien bistakoa da arku baten gainean ezarrita dagoen aingeru batek, idazteko taula bat seinalatzen ari denak, atentzioa eman diola. 90 graduko bira egiten ari den bitartean, magalean zabalik duen liburuak erortzeko zorian dela ematen du.

Rafaelek trazu zabalez marraztu du irudia. Hala ere, trazu horiek ez ditu eraman argi gutxiago duten aldeetaraino. Bestalde, itzaleztatuta dauden gune gehienek trazu paraleloen eta elkar gurutzatutakoen marradura dute. Rafaelek arreta berezia jartzen du jantzien tolesen azpiko forma fisikoak berez duen itxuran. Marrazkiaren gainontzekoarekin kontrastean, argi eta garbi definitzen ditu tolesak, eta trazuetako batzuk lumaz eta tintaz nabarmentzen ditu gainera, adibidez Sibilaren oinetako behatzak.

Sibilaren mugimendu landua Rafaelen lehiakide zen Migel Anjelek Kapera Sixtinoaren sabaian pintatu zituen freskoen ondorio da. Vasari-k dioenez, Donato Bramante arkitektoak 1511n sabaiaren lehenengo erdia ofizialki ikusgai jarri baino lehen ere erakutsi zizkion Rafaeli. Baina Migel Anjelen aingeruak ez bezala, beren kasa dihardutela ematen dutelarik, Rafaelek lotura narratiboa sortzen du bere aingeruaren eta Sibilaren artean, espazioa hartuz irudiei antzematen zaizkien mugimendu askeagoen bitartez.

BESTE ATALAK

Sarrera

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Leonardo, [Bi profil barregarri ezkerraldera begira, ca. 1503-1505]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel, Gizon biluzia atzetik ikusita eta Ama Birjina haurra bularrean duela

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Cascinako gudua

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Fra Bartolomeo, [Aingerua eskuinalderantz hegaka, 1505-1507]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Francesco Francia, [Parisen judizioa, ca. 1505-1506]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Marcantonio Raimondi, [Errugabeen hilketa, 1509-1510]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, [Kumas-eko Sibila, ca. 1511]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, Eneas

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, [Biluzien estudioa, 1515]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Pordenone, [Lumazko kapeladun gizonezkoaren gorputz-enborra, 1520-21]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Andrea del Sarto, [Gizon burusoil eta bizardun baten burua, ca. 1527-1529]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Giulio Romano, [Ehizako eszena, basurde, orein eta untxiekin, 1527-1528]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Parmigianino, [Ama Birjina Haurrarekin eta aingeru batekin, ca. 1528-29]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rosso Fiorentino, [Deikundea, ca. 1531-1532]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel, [Kristo hilaren aurrean aieneka (aurrealdea), ca. 1530]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjelen biografia

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kapera Sixtinoa

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago