Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

Sarrera

Info gehiago

Leonardo, [Bi profil barregarri ezkerraldera begira, ca. 1503-1505]

Info gehiago

Iruzkinak

Migel Anjel

Kapa luzeez jantzitako hiru gizon ezkerraldera, obratik kanpo zerbait gertatzen ari den zerbait behatzen ari dira. Atzealdeko bi irudien buruak begiratzen badituzu, Migel Anjel trazu zabal eta arinez zirriborratu dituela konturatuko zara. Aurrealdeko irudi mardula eta monumentala, berriz, oso bestelakoa da.

Bere kapak dituzten toles astunen formak elkar gurutzatutako trazu anitzen bidez eginda daude, tratteggio edo marradura deritzan teknikaren bidez. Mahuketako izur zehatz eta finek eta bizkarreko toles arkitektonikoek nolakotasun eskultorikoa ematen diote irudiari. Era berean, gizon zahar kopetilunaren hazpegi landuek konposizioaren soiltasuna nabarmentzen dute.

Migel Anjelek behin idatzi zuenez, pintura hobea iruditzen zitzaion eskulturaren gero eta antza handiagoa hartzen zuenean eta eskultura okerragoa iruditzen zitzaion pinturaren gero eta antza handiagoa hartzen zuenean. Ezeren gainetik, eskultoretzat hartzen zuen bere burua eta, bigarren mailan bakarrik, pintoretzat.

Lamina honen konposizioa litekeena da elizaren kontsagrazioa irudikatzen duen Masaccio-ren fresko galdu batean oinarritutakoa izatea, Florentziako Santa Maria del Carmine-ko klaustrokoa. Masaccioren obrak garrantzi handiko unea adierazi zuen artearen historian izandako trantsizio aldi garrantzitsuenetako batean: arte gotikoaren forma estilizatuetatik Italiako Errenazimenduaren forma berrietara. Masaccioren pinturak arkitektura eta eremu-sakonera perspektibaren legeei jarraitzen dieten aurrenekoak dira artearen historian. Gizakiaren eta espazioaren arteko erlazio berri hori, irudi biluzien eta jantzien irudikapenaren azpian den anatomia eta emozioen hurbiltasuna berrikuntza ernagarria izan ziren haren garaikideentzat. Migel Anjelek kopia ugari egin zituen Masaccioren fresko famatuetako irudien kopia ugari egin zituen Migel Anjelek.

Migel Anjelen aurreneko marrazkietatik, 1492. urtearen inguruan egin zituen haietatik, gutxi batzuk besterik ez dira geratzen. Haren lagun eta biografo izandako Giorgio Vasari-k dioenez, Migel Anjelek su eman zien bere marrazki askori 1564an hil baino lehentxeago; itxuraz, bere helduaroko obrengatik gogoratua izatea nahi zuen, ez ordea berezko estiloaren bila zebilen gazte gisa.

BESTE ATALAK

Sarrera

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Leonardo, [Bi profil barregarri ezkerraldera begira, ca. 1503-1505]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel, Gizon biluzia atzetik ikusita eta Ama Birjina haurra bularrean duela

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Cascinako gudua

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Fra Bartolomeo, [Aingerua eskuinalderantz hegaka, 1505-1507]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Francesco Francia, [Parisen judizioa, ca. 1505-1506]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Marcantonio Raimondi, [Errugabeen hilketa, 1509-1510]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, [Kumas-eko Sibila, ca. 1511]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, Eneas

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, [Biluzien estudioa, 1515]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Pordenone, [Lumazko kapeladun gizonezkoaren gorputz-enborra, 1520-21]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Andrea del Sarto, [Gizon burusoil eta bizardun baten burua, ca. 1527-1529]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Giulio Romano, [Ehizako eszena, basurde, orein eta untxiekin, 1527-1528]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Parmigianino, [Ama Birjina Haurrarekin eta aingeru batekin, ca. 1528-29]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rosso Fiorentino, [Deikundea, ca. 1531-1532]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel, [Kristo hilaren aurrean aieneka (aurrealdea), ca. 1530]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjelen biografia

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kapera Sixtinoa

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago