Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

Giulio Romano, [Ehizako eszena, basurde, orein eta untxiekin, 1527-1528]

Info gehiago

Rosso Fiorentino, [Deikundea, ca. 1531-1532]

Info gehiago

Iruzkinak

Parmigianino, [Ama Birjina Haurrarekin eta aingeru batekin, ca. 1528-29]

Izenburua:
Parmigianino, [Ama Birjina Haurrarekin eta aingeru batekin, ca. 1528-29]
Erakusketa:
Migel Anjel eta bere garaia
Gaiak:
Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Erlijio-margoa | Historia | Erbestea | Erroma | Bolonia | Indarkeria
Mugimendu artistikoak:
Manierismoa
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Parmigianino,

Mertzenario espainolek, italiarrek eta alemanek 1527an Erroman egin zuten harrapaketak inflexio-puntua adierazi zuen Europako historian eta erabateko ondorioak izan zituen XVI. mendeko artearen inguruko teorietan. 1520az geroztik, Erroman manierismo izeneko estiloa garatzen ari zen. 1527an artistek gainerako hiritarrekin batera hiria atzean utzi behar izan zutenean Italiako gainerako lekuetatik hedatu zuten manierismoa. Errenazimentuaren oinarrizko printzipioa hauxe izan zen, arteak Naturaren edertasuna islatu behar zuela. Aldi hartan, biolentzia bortitzaren eta amorrazio suntsitzailearen aurrean, sineste horrek sinesgarritasuna galdu zuen. Artearen xedea naturaren gainetik nagusitzea izango balitz bezala.

Tintaz eta akuarelaz egindako marrazki honetako Madonnaren grazia handiko baina neurriz gain luzatutako gorputz-adarrak Parmigianinoren estilo manieristaren adibide argia dira. Irudi honek txikiegia du burua eta lurzoruarekin lotura solidorik ez duela ematen du; amaigabe luzatzen den eremu batean garatzen da. Ezkerreko eskuaren hatzak bere zaia handiaren tolesekin bat egingo balute bezala agertzen dira luzatuta.

Lerro eta pintzelkada bizkorren bidez, Parmigianinok aingeru batek amari haurra ematen dion unea jasotzen du. Ama aurrerantz makurtzen da etzanda egotetik, eta besoa hartzen ari zaio haurrari. Aldi berean, hanketako bat altxatzen dio askatu nahi izango balitu bezala. Jatorriz aingeruak haurrari begira egon behar zuen, eta hori artistak egindako bi aldaketetan, pentimenti deitzen zaien horietan antzeman daiteke, ikusteko moduan baitaude.

Obra hau amaitu gabeko pintura baterako estudio bat da, Londresko Courtauld Institute-n dagoen pinturarako, alegia. Parmigianinok geruza desberdinetan landu zuen: lehenik sanginaz tindatu zuen papera; segidan, eta tinta beltza erabiliz, lehenengo bozetoa egin zuen; bozeto horren gainean tinta marroiaz lan egin zuen berriro, eta azkenik pintzel bustia aplikatu zuen gune batzuk lausotzeko eta itzal batzuk nabarmentzeko.

Parmigianinok 1527an ihes egin zuen Erromatik. Bolonian ezarri zen eta hiru urte eman zituen bertan, lan handia eginez. Hemen ikusten duzun estudioak Bolonian pintatu zuen Madonnaren antza handia du; horregatik jarri zaio 1528 edo 1529 inguruko data.

BESTE ATALAK

Sarrera

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Leonardo, [Bi profil barregarri ezkerraldera begira, ca. 1503-1505]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel, Gizon biluzia atzetik ikusita eta Ama Birjina haurra bularrean duela

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Cascinako gudua

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Fra Bartolomeo, [Aingerua eskuinalderantz hegaka, 1505-1507]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Francesco Francia, [Parisen judizioa, ca. 1505-1506]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Marcantonio Raimondi, [Errugabeen hilketa, 1509-1510]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, [Kumas-eko Sibila, ca. 1511]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, Eneas

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, [Biluzien estudioa, 1515]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Pordenone, [Lumazko kapeladun gizonezkoaren gorputz-enborra, 1520-21]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Andrea del Sarto, [Gizon burusoil eta bizardun baten burua, ca. 1527-1529]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Giulio Romano, [Ehizako eszena, basurde, orein eta untxiekin, 1527-1528]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Parmigianino, [Ama Birjina Haurrarekin eta aingeru batekin, ca. 1528-29]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rosso Fiorentino, [Deikundea, ca. 1531-1532]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel, [Kristo hilaren aurrean aieneka (aurrealdea), ca. 1530]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjelen biografia

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kapera Sixtinoa

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago