Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

Fra Bartolomeo, [Aingerua eskuinalderantz hegaka, 1505-1507]

Info gehiago

Marcantonio Raimondi, [Errugabeen hilketa, 1509-1510]

Info gehiago

Iruzkinak

Francesco Francia, [Parisen judizioa, ca. 1505-1506]

Izenburua:
Francesco Francia, [Parisen judizioa, ca. 1505-1506]
Erakusketa:
Migel Anjel eta bere garaia
Gaiak:
Artea eta mitologia | Sorkuntza artistikoa | Morala | Bolonia
Teknikak:
Marrazkia
Aipatutako artistak:
Buonarroti, Michelangelo | Francia, Francesco | Vasari, Giorgio

Bere garaian, Francesco Francia pintorea eta urregilea Boloniako artista garrantzitsuenen artean zegoen. Pintzelaz egindako xehetasun handiko marrazki honetan Parisen judizioa izenez ezagutzen den mito klasikoa irudikatzen du.

Jupiterrek, jainkoen aitak, Parisi deitu zion jainkosa ederrena zein zen erabaki zezan: Juno, Venus edo Minerva. Edertasun klasikoaren lehiaketa hartako saria Eride-k egokiro dohaintzan utzitako sagar bat zen, diskordiaren eta gatazkaren jainkosak, alegia.

Francesco Franciak ekintzaren erdian kokatu du Paris. Pentsakor, ezkerreko eskuan duen sagarra begiratzen ari da eta dudatan dago, hartutako erabakiaren berealdiko ondorioak susmatuko balitu bezala, ez ote duen Troiako suntsipena berekin ekarriko. Erabakia are eta zailagoa da jainkosak ia ezin direlako elkarren artean bereizi. Francia mitoaren alderdi moralean oinarritzen da. Hiru jainkosa ederrek Parisek aukeratu zitzakeen bizitzako hiru bideak irudikatzen dituzte. Junok vita activa edo maitasun errukiberazko bizitza irudikatzen du; Venusek vita voluptaria edo maitasun erotikoa eta Minervak vita contemplativa edo bizitza erlijiosoa. Parisen ezkerreko eskuaren keinu kementsuak, beregandik gertuen dagoen Venus ia ukituz, aukeratu behar duen jainkosa iradokitzen digu.

Dotorezia handiko marrazki honek erliebe klasiko bat gogorarazten digu ia, eta pintzel muturraz eginda dago ia osorik. Irudien ingerada finak nabarmentzeko, Franciak erabat tantotuta dagoen hondoaren kontra kokatzen ditu. Tentsioa sortzen du leuntasun eta fintasun handiz marraztutako aurpegien eta ilearen, eta gorputzen forma biribilen artean.

Francesco Franciak oso gustuko zituen eszena idealistak eta mitologia klasikoa, eta erabat originala zen estiloa lantzera eraman zuen horrek, Migel Anjelen irudi eskulturalen doitasun anatomikoaren oso bestelakoa. Vasarik pasadizo dibertigarria kontatzen digu Migel Anjel 1506 eta 1508 urte bitartean Boloniara egin zuen bisitaldiari buruz. Francesco Franciaren semeari esan omen zion aitak berak pinta zitzakeenak baino asko ere giza irudi hobeak sor zitzakeela.

BESTE ATALAK

Sarrera

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Leonardo, [Bi profil barregarri ezkerraldera begira, ca. 1503-1505]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel, Gizon biluzia atzetik ikusita eta Ama Birjina haurra bularrean duela

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Cascinako gudua

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Fra Bartolomeo, [Aingerua eskuinalderantz hegaka, 1505-1507]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Francesco Francia, [Parisen judizioa, ca. 1505-1506]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Marcantonio Raimondi, [Errugabeen hilketa, 1509-1510]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, [Kumas-eko Sibila, ca. 1511]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, Eneas

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rafael, [Biluzien estudioa, 1515]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Pordenone, [Lumazko kapeladun gizonezkoaren gorputz-enborra, 1520-21]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Andrea del Sarto, [Gizon burusoil eta bizardun baten burua, ca. 1527-1529]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Giulio Romano, [Ehizako eszena, basurde, orein eta untxiekin, 1527-1528]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Parmigianino, [Ama Birjina Haurrarekin eta aingeru batekin, ca. 1528-29]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Rosso Fiorentino, [Deikundea, ca. 1531-1532]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjel, [Kristo hilaren aurrean aieneka (aurrealdea), ca. 1530]

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Migel Anjelen biografia

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kapera Sixtinoa

Migel Anjel eta bere garaia, Iruzkina, 2004

Info gehiago