Edukira zuzenean joan

Lee Krasner. Kolore Bizia

katalogoa

War Service-rako erakusleihoak

Charlotte Flint

Izenburua:
War Service-rako erakusleihoak
Egilea:
Charlotte Flint
Argitalpena:
Bilbo: Guggenheim Bilbao Museoa, 2020
Neurriak:
23,3 x 18,3 cm.
Orrialdeak:
80
ISBN:
978-84-95216-91-5
Lege gordailua:
BI-01166-2020
Erakusketa:
Lee Krasner. Kolore Bizia
Gaiak:
Emakumea artean | Artea eta gizartea | Artea eta pertzepzioa | Artea eta politika | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Materiala | Tamaina | Erakusketak | Bigarren Mundu Gerra | AEB | New York
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua
Teknikak:
Collage
Artelan motak:
Kokapen zehatzerako artea
Aipatutako artistak:
Krasner, Lee

Unibertso bohemio txiki

bat zela esango nuke nik

1932ko martxoaren 6an, Langabetuen Kontseiluetan afiliatutako artista talde batek manifestazioa egin zuen New Yorkeko Union Square-n, Depresio Handiaren ondorioz jasaten ari ziren gabezia izugarrien aurka. Lau hilabete geroago, Franklin D. Roosevelt-ek hitzaldi bat eman zuen; ezinean zebiltzan estatubatuarrei lagunduko ziela agindu zuen bertan, eta New Deal izeneko programa jarri zuen martxan, miseria orokortuari kontra egiteko. Public Works of Art Project (PWAP) jaio zen orduan, eraikin publikoen dekorazioan 3.700 artistari baino gehiagori lana emango zien plana. PWAP proiektuaren harira, Roosevelten gobernuak Works Progress Administration (WPA) sortu zuen, Federal Art Project (FAP) proiektua bere baitan hartzen zuena.

1942an, Krasnerrengana jo zuten War Services Project delakoaren (WPAren azken bertsioa) enkargu berri bat, ahalegin belikoan zentratua, gainbegira zezan, izan ere, berriki bere obra hainbat erakusketa garrantzitsutan ikusgai egona zen eta oso errespetatua zen lankideen artean1. Enkargua Manhattango eta Brooklyngo saltoki handietarako hogei erakusleihoren diseinua eta egikaritzea koordinatzea zen, hainbat unibertsitatek eskaintzen zituzten heziketa militarreko ikastaroak sustatzeko2. Krasnerrek enkargua onartu zuen, eta geroago zera gogoratuko nuen: “Artista talde bat esleitu zidaten —“ez-egokituak” deitzen zieten—, haiekin lan egiteko: [William] Baziotes, [Willem] De Kooning eta [Jackson] Pollock, besteak beste”3.

Krasner ikastaro horietako batzuetara joan zen —tartean, lehergaien kimikari buruzko bat, “alkimista baten ametsa” bezala deskribatu zuena—, eta erabaki zuen argazkiak erabiliko zituela horiek dokumentatzeko eta irudiok bere diseinuetan sartuko zituela. Horrela sortu zituen muntaketek argazkiak, marrazkiak eta tipografia biltzen zituzten, errusiar konstruktibismoaren moldean, eta Francis O’Connor arte-historialariak hala deskribatu zituen: “estilistikoki erabat aurreratuak, muntaketa- eta mihiztatze-teknikei dagokienez”4. Jatorrizko diseinuak gorde ez diren arren, bukatutako collageak dokumentatzeko hainbat argazki egin zituzten, eta horiek gaur egun galduta dauden obren corpus horren lekukotza eskaintzen digute.

[Itzultzailea: Rosetta Testu Zerbitzuak, SL
Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]

Oharrak

Epigrafea: Krasner, Lee, hemen aipatua: Rose, Barbara, “Tape-recorded Interview with Lee Krasner”, uztailak 31, 1966, 17. or., LK Papers, Archives of American Art, Smithsonian Institution, Washington DC.

  1. Rose, Barbara, Lee Krasner: A Retrospective, erak. kat., Houston eta New York: Museum of Fine Arts eta Museum of Modern Art, 1983, 45. or. [itzuli]
  2. Landau, Ellen G., “Lee Krasner’s Early Career, Part One: ‘Pushing in Different Directions’”, Arts Magazine, 1981eko urria, 118. or. [itzuli]
  3. Krasner, Lee, hemen aipatua: Parsons, Anne Bowen, “Interview with Lee Krasner”, abuztuak 23, 1967, 1. or., LK Papers, Archives of American Art, Smithsonian Institution, Washington DC. [itzuli]
  4. O’Connor, Francis, hemen aipatua: Parsons, “Interview with Lee Krasner”, 1. or. [itzuli]