Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa
Pinturak egiteko jarraibide batzuk (Instructions For Paintings), 1961 eta 1962
Iruzkinak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta literatura | Artea eta musika | Artea eta politika | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Erakusketak | Feminismoa | New York
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Argazkia | Ikus-entzunezkoa | Instalazioa | Performance
- Aipatutako artistak:
- Ono, Yoko
Ongi etorri Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa erakusketara. Erakusketa hau lehenbiziko aldiz antolatu zen 2013an, artistaren laurogeigarren urtemugaren harira. Yoko Onoren artegintza erradikalak eragin handia izan du azken hamarkadetako artean; izan ere, mende erditik gora hartzen du, 1950eko hamarkadatik gaur egunera arte. Onoren ibilbide luzeko artelan garrantzitsuenetako batzuk bildu ditugu atzera begirako honetan.
Tokion jaio zen Yoko Ono 1933an eta AEBn eta Japonian igaro zuen haurtzaroa. 1952an New Yorkera joan zen familiarekin bizitzera. Filosofia, musika-konposizioa eta poesia ikasi ondoren, laster murgildu zen Manhattango abangoardiako artean, musika berrian eta performancean. Arte kontzeptualaren eta arte feministaren aitzindari bihurtu zen .
Onok hasieratik egin die desafio artean ikuspegi konbentzionalei eta erakusketa honetan ikus daiteke hori. Ibilbide osoan jorratu dituen gai eta ideietako batzuk deskribatuko ditugu: irudimenaren boterean nola sinesten duen; duen konpromiso politiko sendoa; absurdotasunaren zentzua eta inguruan duen munduarekiko sentikortasun poetikoa. Askotariko generoekiko duen irekitasuna ere ikusiko dugu: Yoko Onok bere egin ditu beti askotariko baliabideak; horien artean dira marrazketa eta argazkigintza eta instalazioak, ekintzak, poemak, musika-konposizioak eta filmak.
Azken, baina ez hutsen, erakusketaren izenburuaren parte bat, Half-A-Wind Show, beste erakusketa baten titulutik hartu da, hain zuzen,1967an Londresko Lisson Gallery-n egindako erakusketa ezagunetik.
Arren, ez ukitu artelanak, oso hauskorrak baitira. Zoruan, artelan batzuen ondoan, parte hartzeko ohar bat dago: horretan parte har dezakezu, kontu handiz. Onoren ibilbidean parte hartzea beti izan da osagai garrantzitsu bat.