Edukira zuzenean joan

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa

Oreka-lana (Balance Piece), 1997/2010 

Info gehiago

Eztul-lana (Cough Piece), 1961/64

Info gehiago

Iruzkinak

Oroimen bertikala (Vertical Memory), 1997

Hogeita bat argazkik osatutako serie honek bizitza oso baten ibilbidea erakutsiko digu. Horman aurrera egin ahala, Ono-ren bizitzako faseak ikusiko ditugu, jaiotzatik heriotzara arte.

Oroimen bertikala da lanaren izena eta 1997an Yoko Onok argazkilaritzarekin izandako harremana aztertzeko Kopenhagen egindako erakusketa baterako egindakoa da. Onoren iritziz, argazkigintzan ezer ez da objektiboa, ez eta dokumentala ere. Dena da antzeztua edo, kasu honetan, dena dago distortsionatua. Konturatuko zinen, beharbada, argazki hauek denak berdin-berdinak direla. Onoren bizitzako hiru gizon nagusien irudiak konbinatuz osatu zituen argazkiak; aita Ono Yeisuke-ren, senar John Lennon-en eta seme Sean-en irudiak konbinatu zituen. Emaitza hauxe da: fikziozko pertsona baten irudi informatizatua eta konposatua.

Onok zera dio: “Argazki bakoitzak gizon bat erakusten du, bizitzako une garrantzitsu bat igarotzen nuela begiratzen ninduena”. Ideia horren adierazgarri, argazkiei laguntzen dien testuek oroimenen zatiak azaltzen dituzte. Onoren esperientziatik ateratakoak badira ere, emakume guztiek ohikoak dituzten egoerak erakusten dituzte. Jaiotzatik hasiko gara.

“Gogoan daukat jaio nintzela eta medikuari zuzenean begietara begiratu niola. Jaso ninduen eta ipurdikoa eman zidan. Garrasi egin nuen”.

Aurrera jarraitu eta Onoren bizitzan funtsezkoak izan diren gizonezkoak ikusiko ditugu: lehenik aita, ondoren, zenbait sendagile.

“Hortz bat zuen falta eta alkohol-hatsa zerion. Apendizea kendu zidan”.

Sendagile batzuek amigdalak eta azken haginak kentzen dituzte, abortuak egiten dituzte, edo erditzen lagundu.

Psikiatra zen eta esan zidan nire arazoa zela ez nintzela mutiletan joaten”.

Oroitzapen guztiek gauza bat dute komunean: etzanda edo eserita kontatutakoak dira, gizonak goian direla; hortik datorkio Oroimen bertikala izena. Gorantz begiratze horrek adierazten du, Onoren iritziz, emakumeen egoera ahula.

Seriea amaierara gerturatu ahala, heriotzari hurbiltzen gatzaizkio, emakumeak apaiz batekin topo egiten duenean.

“Gaixoen oleazioa eman ziezadan deitu zioten eta azken aitortza egiteko esan zidan. Uko egin nion”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Pinturak egiteko jarraibide batzuk (Instructions For Paintings), 1961 eta 1962

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Gela erdia (Half-A-Room), 1967

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Aire-banatzaileak (Air-dispensers), 1971/2013

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2014

Info gehiago

(Ipur) Arte Moderno Museoa [Museum of Modern (F) Art]

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Mozte-lana (Cut piece), 1964/65

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Zeru-telebista (Sky TV), 1966/2014

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Denok gara ur (We all are water), 2006

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Filma 4. zk. (Ipurdiak), Fluxus filma 16. zk. [Film Nº. 4 (Bottoms), Fluxus Film Nº. 16], 2 bertsio, 1966

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Eulia (Fly), 1970

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Kilkerren oroimenak (Cricket memories), 1998

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ur-ekitaldia (Water Event), 1971/2014

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Telefonoa labirintoan (Telephone in Maze), 1971/2011/2013

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Oreka-lana (Balance Piece), 1997/2010 

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Oroimen bertikala (Vertical Memory), 1997

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Eztul-lana (Cough Piece), 1961/64

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ibai-zola (Riverbed), 1996/2014 eta Goizeko izpiak (Morning Beams), 1996/2014

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Nahien zuhaitza (Wish Tree), 1996/2014

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Musika

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2014

Info gehiago