Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa
Ibai-zola (Riverbed), 1996/2014 eta Goizeko izpiak (Morning Beams), 1996/2014
Musika
Iruzkinak
Nahien zuhaitza (Wish Tree), 1996/2014
- Izenburua:
- Nahien zuhaitza (Wish Tree), 1996/2014
- Erakusketa:
- Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Ingurunea eta natura | Sentimenduak
- Aipatutako artistak:
- Ono, Yoko
Yoko Ono-ren lan askok dute partaidetzarekin lotutako elementu indartsu bat; batez ere lan honek. Nahien zuhaitza du izena eta 1996an sortu zuen lehen aldiz. Ikusleak parte hartzera gonbidatu zituen, honela:
Pentsatu desira bat / Idatzi paper batean / Tolestu papera eta lotu Nahien zuhaitzaren adar bati / Eskatu lagunei egin dezatela gauza bera / Egin desirak / Adar guztiak nahiez bete arte.
Zuhaitzak gure desira kolektiboak irudikatzen ditu; bai nahi pertsonalak, bai munduko bakea lortzeko nahiak. Gure itxaropenak artelanaren parte bihurtzen dira, adarretan kulunkatzen dira hosto zuri berriak edo loreak balira bezala.
“Umetan, Japonian, tenplura joan eta nahiak idazten nituen orri fin batean eta zuhaixka baten adarrean lotzen nituen. Tenpluen patioetako zuhaixkek beti izaten zituzten jendearen desirak adarretan korapilatuak eta urrutitik, lore zuriak ziruditen”.
1990eko hamarkadatik aurrera, Nahien zuhaitza mundu osoko erakusketetan jartzen hasi zen Ono. Benetako zuhaitzak erabiltzen ditu beti. Aukera dagoenean, loreak eta fruituak izaten dituzte, airea lurrin dezaten. Eta horrekin lotura du Yoko Onoren itxaropenak ere: lan honek pentsaraz diezaiola jendeari haien ametsei eta beste gauza bizidunekin duten harremanari buruz.