Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa
(Ipur) Arte Moderno Museoa [Museum of Modern (F) Art]
Zeru-telebista (Sky TV), 1966/2014
Iruzkinak
Mozte-lana (Cut piece), 1964/65
- Izenburua:
- Mozte-lana (Cut piece), 1964/65
- Erakusketa:
- Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Emakumea artean | Giza gorputza | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Sentimenduak
- Artelan motak:
- Performance
- Aipatutako artistak:
- Ono, Yoko
1960ko hamarkadaren hasieran, performance-artearen eta ekitaldien ere aitzindari izan zen Yoko Ono. 1970era arte ez zen arte-kategoria hori ohiko bihurtu.
Lan hau, Mozte-lana, artistaren performance-lan ezagunenetako bat da eta mugarritzat hartzen da performance-artearen historian. Kioton egin zuen Onok performance hau lehen aldiz, 1964an. Agertokira atera zen, oinez, guraizeak hartuta; lurrera makurtu zen, soineko onena jantzita, eta eserita geratu zen, geldi, aurrean guraizeak jarrita. Ondoren, ikusleei esan zien agertokira igo eta arropa ebaki ziezaiotela, ia biluzik gelditu arte. Performancean zehar isilik egon zen, emoziorik erakutsi gabe, ikusleen ekintzari inolako erantzunik eman gabe. Eta hau idatzi zuen “Nire gorputza nire gogoaren orbaina da”.
Hainbat aldiz egin zuen Onok Mozte-lana performancea hurrengo urtean, New Yorkeko Carnegie Hall aretoan eta, geroago, baita Londresen ere. Bateko eta besteko ikusleek oso erantzun ezberdina eman zuten: kontuz eta begirunez aritu ziren leku batzuetan, eta basatiago beste batzuetan; are segurtasuneko langileek babestu egin behar izan zuten.
1966an 9 kontzertu-lan John Cage-rentzat (9 Concert Pieces for John Cage) lanean sartu zuen pieza hau eta musika-piezekin gertatzen den bezala, performancea ere pixka bat aldatzen da aldi batetik bestera. 1966an, esaterako, elkarren arropak moztera gonbidatu zituen ikusleak. Eta geroago, 2003an, aldaketa bat sumatu zuen bere ikuspegian eta motibazioan. Hau idatzi zuen:
“Performance hau lehen aldiz egin nuenean, 1964an, nolabaiteko haserrea eta asaldura nituen bihotzean. Oraingoan, maitasunez egin dut, zuretzako, niretzako eta munduarentzako maitasunez”.