Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa
Gela erdia (Half-A-Room), 1967
(Ipur) Arte Moderno Museoa [Museum of Modern (F) Art]
Iruzkinak
Aire-banatzaileak (Air-dispensers), 1971/2013
- Izenburua:
- Aire-banatzaileak (Air-dispensers), 1971/2013
- Erakusketa:
- Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Kontsumoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala
- Aipatutako artistak:
- Ono, Yoko
Saltzaile automatiko bat da hau, gozokiak edo txikleak saltzeko erabiltzen diren horietako bat, baina oraingoan itxuraz hutsik dauden kapsulaz betea dago. Yoko Onoren iritziz, ordea, kapsulak ez daude hutsik, plastikozko edukiontzi horiek produktu baliotsu batez beteak baitaude: airez.
Aire-banatzaileak izena du lanak. Lan hau egiteko ideia 1964an Grapefruit (edo “Pomeloa”) izeneko liburu batean argitaratutako jarraibide piezetako batetik sortu zitzaion. Jarraibide hori Txikle-makina lana (Chewing Gum Machine Piece) zen eta honela zioen:
“Jarri txikle-makinak Coca-Cola makinen alboan kale-bazter guztietan. Barruan txartel asko izan behar dituzte; txartelek askotariko hitzak eduki behar dituzte idatziak. [...] Izan daitezela hitz laguntzaileak eta partikulak izenak baino gehiago, aditzak adjektiboak baino gehiago”.
Onok normalean kontsumorako produktuak saltzeko erabiltzen den makina bat erabili du kontzeptuala den zerbait saltzeko: hitzak edo, kasu honetan, airea. Onoren hitzetan airea da “partekatzen dugun gauza bakarra”. Produktu baliotsu baina unibertsal hau hartu eta salgai jarrita, kontsumitzaile-kultura zalantzan jarrarazi nahi digu eta ukiezina den zerbait, hemen airea, “ikusi” edo igartzea ere nahi du.
Honekin lotutako beste lan batean, Onok “sky” hitza, “zerua”, idatzita zuten txartelak jarri zituen eskuragarri. Eta zera esan zuen:
“Nahiko nuke kaleko bazter bakoitzean zeru-makina bat egotea, koladun edarien makinak beharrean. Koladun edariak baino, zeru gehiago behar dugu”. Zerua eta elementuak, izan haizea, izan ura, Onoren lanaren gai dira etengabe; aurrerago ere agertuko dira.