Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa
Oroimen bertikala (Vertical Memory), 1997
Ibai-zola (Riverbed), 1996/2014 eta Goizeko izpiak (Morning Beams), 1996/2014
Iruzkinak
Eztul-lana (Cough Piece), 1961/64
- Izenburua:
- Eztul-lana (Cough Piece), 1961/64
- Erakusketa:
- Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta musika | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala
- Artelan motak:
- Soinu-artea
- Aipatutako artistak:
- Ono, Yoko
Ono-ren arteak beti egin die desafio musikaren, literaturaren, poesiaren eta margolanen arteko mugei eta horixe erakusten du lan honek. Eztul-lana du izena eta 1961ean idatzi zuen lehen aldiz. Honela dio: “Egizu eztul urte batez”. Onoren eztularen grabazio bat ere badago.
Jarraibide hau txertatu zuen 1964an argitaratu zen Grapefruit liburuan. Eztul-lana lanarekin batera Barre-lana (Laugh Piece) ere egin zuen eta “Egizu barre urte batez” zioen hark. Liburuak ehun eta berrogeita hamar jarraibide baino gehiago daude, eta denak haikuak bezain labur eta poetiko. Hainbat genero artistikotan daude banatuak: pintura, gertaera, poesia, objektua eta musika. Honako hau musikari eskainitako kapituluaren hasieran zegoen, eta dimentsio berri bat ekarri zion musika esanda ulertzen dugun horri.
Erakusketa honetan bertan dagoen beste jarraibide batean, grabatu egin zuen elurrak erortzean egiten duen soinua.1963koa da eta Zinta-lana III – Elur-lana (Tape Piece III – Snow Piece) du izena. Honela dio:
“Grabatu elurrak erortzean egiten duen soinua kasete batean. Iluntze batean egin behar da. Ez entzun kasetea”.
Elurra, jakina, isilik erortzen da, eta horrek nabarmendu egiten du grabazio honen izaera erabat kontzeptuala.
Bi pieza hauek erakusten dute Onok soinuarekin lotutako artearekin zer inplikazio duen. Ibilbide honetan bertan, aurrerago, entzungo dituzu musikarekin duen harremanari buruzko gauza gehiago.