Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa
Aire-banatzaileak (Air-dispensers), 1971/2013
Mozte-lana (Cut piece), 1964/65
Iruzkinak
(Ipur) Arte Moderno Museoa [Museum of Modern (F) Art]
- Izenburua:
- (Ipur) Arte Moderno Museoa [Museum of Modern (F) Art]
- Erakusketa:
- Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta gizartea | Artea eta umorea | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Erakusketak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Ono, Yoko
Umorea alderdi garrantzitsua da Yoko Ono-ren artean eta hemen ikus dezakezu hori. Lan honen izena, ingelesez, Museum of Modern Fart irakurtzen da. Hitz-joko bat du: Museum of Modern Art ipini beharrean, hau da, Arte Moderno Museoa, “Art” hitzari “f” hizkia gehitu dio aurretik; ondorioz “fart” edo “puzkerra” irakurtzen da. Euskaraz, hitz-jokoa albait hoberen gordetzeko, (Ipur) Arte Moderno Museoa izenburua eman diogu.
1971n egin zuen lan kontzeptual hau. Arte Modernoaren Museorako bakarkako erakusketa bat iragarri zuen Onok The Village Voice New Yorkeko astekarian. Iragarkiko argazkian museoaren errotulua aldatu zuen: “Art” hitza letra xehez jarri idatzi zuen eta eskuinerantz mugitu zuen; bera, Ono, errotuluaren aurrean agertzen da, “a” letra mugitzean utzitako tartean: “F” letra larri handi bat duen poltsa bat darama.
Hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, Museum of Modern Art museoak emakume artisten oso erakusketa gutxi eskaintzen zituen. Erakusketa hau, egiaz, ez zen existitu, ikuskizun kontzeptual bat izan zen, baina egin zuten, “erakusketaren katalogoa”, hori bai. Beirazko edukiontzi bat deskribatzen du liburuak, Yoko Onoren gorputzaren bolumen berekoa, euli perfumatuz betea. Balizko ikuskizun kontzeptual hartan, botila Muaseum of Modern Art museoko eskulturen lorategian jarri, han euliak askatu eta haiek egindako bidea argazkitan jaso bide zuten eta, ondoren, katalogoan argitaratu zituzten argazkiak. MOMAren kanpoaldean gizon bat jarri zen handik igarotakoei bilaketan parte hartzera gonbidatzeko: txartelak banatu zizkien eta iragarkiak zeramatzan soinean, aurrealdean eta atzealdean kartel batzuk zintzilik zeramatzan.
Hasierako kontzeptuaren bertsio berri bat egin zuten handik hogeita bost urtera, 1996an, Los Angelesko Arte Garaikide Museoan. Bigarren bertsio hartan, aurrerapen teknologikoei esker, eulien bidaiei jarraipena egin zieten Internet bidez. Crowdsourcing edo ekintzailetza kolektiboaren adibide goiztiarra eta artistikoa izan zen hura.