Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa
Kilkerren oroimenak (Cricket memories), 1998
Telefonoa labirintoan (Telephone in Maze), 1971/2011/2013
Iruzkinak
Ur-ekitaldia (Water Event), 1971/2014
- Izenburua:
- Ur-ekitaldia (Water Event), 1971/2014
- Erakusketa:
- Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Gizakia | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Materiala | Erakusketak | Ingurunea eta natura
- Artelan motak:
- Eskultura | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Ono, Yoko
Ur-ekitaldia izena du instalazio honek eta elkarlanean egindako artelan bat da. Yoko Ono-ren lehen atzera begirakorako egin zuten 1971n, New Yorkeko Everson Museum Syracuse museorako. Onok lagun eta kide askori parte hartzeko eskatu zien eta elkarrekin egin zuten pieza. Hona hemen gonbidapenak zer zioen:
“Yoko Onok uraren inguruko ekitaldi batean parte hartzera gonbidatu nahi zaitu. Elkarrekin ur-eskultura bat egingo dugu, beraz, ekarri ur-edukiontzi bat edo ideia bat eta zuk eskultura erdia osatuko duzu. Yokok jarriko du beste erdia: ura”.
Oso ekintza zabala izan zen. 120 pertsona inguruk hartu zuten parte eta tartean ziren artistak, musikariak, pertsona ezagunak eta arte-kritikariak. Han izan ziren, beste askoren artean, Andy Warhol, Jasper Johns eta William de Kooning artistak, John Cage musikagilea, John Lennon eta Bob Dylan musikariak eta Jack Nicholson antzezlea. Ekarri zituzten edukiontziak askotarikoak ziren; esaterako, George Harrison-ek esne-botila bat ekarri zuen, Jon Hendricks-ek gatzontzi bat eta Robert Watts-ek Volkswagen bat.
Hemengo erakusketan, parte hartzera gonbidatutako beste artista batzuekin osatu da lana.
Onorentzat, urak esanahi eta metafora asko adierazten ditu. Baliabide unibertsala da eta funtsezkoa dugu denok. Hala, Onoren begietan, igualitarismoa adierazten du urak. Gogoratuko duzu, agian, nola entzun duzun lehen ura dela giza gorputzaren osagai nagusia eta, alde horretatik, gu ordezkatzen gaituela. Baina agian, artelan honen alderdirik garrantzitsuena zera izango da, ura gizakion bizitza bezalakoa dela eta giza gorputza edukiontzi bat bezalakoa.