Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa
Ur-ekitaldia (Water Event), 1971/2014
Oreka-lana (Balance Piece), 1997/2010
Iruzkinak
Telefonoa labirintoan (Telephone in Maze), 1971/2011/2013
- Izenburua:
- Telefonoa labirintoan (Telephone in Maze), 1971/2011/2013
- Erakusketa:
- Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Artea eta psikologia | Artea eta umorea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Materiala
- Mugimendu artistikoak:
- Fluxus
- Artelan motak:
- Arkitektura | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Ono, Yoko
Buruhausgarri bisual handi bat, amarru bat duzu aurrean. Plexiglasez egina dago instalazio hau. Labirinto garden bat da eta erdiko kabinara daramate bideek. Erdira iristen direnek, baina, ezusteko bat jasoko dute: kabina norabide bakarreko ispilua duen Plexiglasez egina dago, beraz, barruan daudenek norabide guztietan ikusi ahal izango dute, baina barrura begiratzen dutenek ezingo dute barrukoak ikusi. Kabinan telefono bat dago eta Yoko Ono-k noizbehinka deituko du erakusketa ikusgai dagoen aldian. Instalazioaren beste bertsio batean, erdiko kabinan komun bat jarri zuen, umore ukitu batez pribatutasunik ez dagoela nabarmenduz.
1971n egin zuen Onok pieza hau. Jatorrizko labirintoaren egituraren planoa George Maciunas-ek, Fluxus mugimenduaren sortzaileak, egin zuen. Onok 1950eko hamarkadatik erakutsi izan du arkitekturarekiko interesa: garai hartan, bazuen jada, argiarekiko interesa, eskulturetarako material gisa eta kolore-propietateen aldetik. Garai hartako ideia batek oihartzuna egiten du lan honetan:
"Eraiki etxe bat / hormak existituko dira / prisma-efektu jakin batekin bakarrik / ilunabarrak sortutako efektuarekin, hain zuzen / Behar izanez gero, horma edo horma-zati batzuk argia ez den material batez egin daitezke".
Instalazio honek erakusten digu, gainera, garai hartako artistek zer interes zuten labirinto, korridore eta orientazioa galarazten duten arkitektura-egiturekiko. Pertzepzioarekin eta orientazio fisikoarekin jolas egiten du lan honek, espero gabeko esperientzia psikologiko bat sorrarazteko.