Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa
Filma 4. zk. (Ipurdiak), Fluxus filma 16. zk. [Film Nº. 4 (Bottoms), Fluxus Film Nº. 16], 2 bertsio, 1966
Kilkerren oroimenak (Cricket memories), 1998
Iruzkinak
Eulia (Fly), 1970
- Izenburua:
- Eulia (Fly), 1970
- Erakusketa:
- Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Giza gorputza | Artea eta gizartea | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Feminismoa
- Artelan motak:
- Ikus-entzunezkoa
- Aipatutako artistak:
- Ono, Yoko
Eulia da lan honen izena, eta 1970ean egin zuen. Yoko Ono-ren artean ohikoak diren zenbait gai erakusten ditu; hala nola, gorputzarekiko eta emakumeen eskubideekiko kezka eta barne-askatasunaren bilaketa pertsonala.
Gela huts bateko ohe soil batean, emakume biluzi bat etzanda dago, geldi, eta euliak dabilzkio larruazal biluzian eta ilean. Hasieran, kamerak euli bati bakarrik begiratzen dio, jarraitu egiten dio emakumearen ezpainetatik, belarritatik, titiburutik eta ile pubikotik, horietan nola gelditzen den erakutsiz. Emakumearen gorputza, paisaia abstraktu bat balitz bezala, geldi eta irmo dago, begiak itxita: garaiko gizartean emakumeei esleitutako zeregin pasiboari buruzko iruzkin bat da. Filmean aurrerago, kamera urrundu ahala, gorpu dirudien gorputzak esanahi makurragoa hartzen du eta inguruko euli ugariek heriotza eta gainbehera iradokitzen dute. Baina bukaera-bukaeran, kamerak kanpora begiratzen du, zerura, askatasunaren metafora gisa.
Onorentzat filmak badu esanahi autobiografikoa ere: emakumeak emakumezkoen pasibotasuna erakusten du, eta euliak, aldiz, Onok askatasun pertsonalerako egiten duen bilaketa, aldi berean soinu-bandak ere iradokitzen duena. Ahots bidezko pieza hau artistak berak idatzi eta egina da eta osatu egiten du euliaren mugimendua, filmak aurrera egin ahala aztoratuago bihurtuz.
Xehetasun ñimiñoei gertutik begiratzen die eta eguneroko txikikeriak ekintza esanguratsu bihurtzen ditu. Gertuko ikuspegi honek, gainera, ahuldu egiten du emakumezkoaren gorputza objektu bihurtu eta desira-objektu gisa erakusten duen zinemaren hizkuntza konbentzionala.