Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa
Nahien zuhaitza (Wish Tree), 1996/2014
Iruzkinak
Musika
- Izenburua:
- Musika
- Erakusketa:
- Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta musika | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | John Cage
- Aipatutako artistak:
- Ono, Yoko
Ono bera oso aktiboa izan da musikan, umetatik. Aita pianista trebea zuen, laneko ibilbidea banku-munduan egitea erabaki zuen arren. Umetan, eguneroko soinuak entzun eta musika-notaziora ekartzen zituela gogoratzen da. Hori guztia uztartzearen ikuspegi pertsonala izan du ordutik.
“Nire adimenaren soinua da niretzat existitzen den soinu bakarra. Nire lanak jendeari buruko musika hori sorrarazteko besterik ez dira”.
Onoren lehen senarra, Toshi Ichiyanagi, musikagilea zen. 1950eko hamarkadaren amaieran New Yorken bizi zirela, garai hartako abangoardiako musikari askorekin izan zuten harremana eta tartean zen John Cage ere. Lagun egin ziren eta 1962an, 0’00” lan garrantzitsua Yoko Onori eta Ichiyanagiri eskaini zien. John Cage eta Ono elkarrekin aritu ziren oholtza gainean 1962an Cage Japoniara joan zenean.
Galeria honetan, Yoko Onok 1969an sortutako Plastic Ono Band musika-taldearen bideo-grabazioak ere badaude.