Edukira zuzenean joan

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era

Pieter Aertsen, Haragi postua, 1551–55

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Barroko neurrigabea erakusketak uztartu egiten ditu XVII. mendeko lanak eta egungo artelanak: besteak beste, Pieter Aertsen-en, José de Ribera-ren, Maurizio Cattelan-en eta Robert Crumb-en lanak daude. Bizitasuna da erakusketaren ardatza. Erakusgai diren gaur egungo artelanek halako dardara eta zirrara sortzen dute, Barroko garaiko artea beste modu batean ikus dezagun eta eztabaida sor dadin. Erakusketa honen helburua da Barrokoa haren ohiko noziotik askatzea, estiloaren historian duen testuingurutik ateratzea eta hari lotutako arte-estereotipoetatik urruntzea. Erakusketak, beraz, ez du zerikusirik handitasunarekin, apaingarriekin edo urrearekin. Aitzitik, gai ditu bizitasun ezegonkorraren adierazpideak, hau da, bizitzaren alde ezegonkor eta iragankorrak aditzera ematen dituzten arte-adierazpide oparoak. Artelan batzuetatik besteetara hainbat mendetako aldea badago ere, denek islatzen dituzte alde horiek: giza kondizioaren ezaugarri bereizgarri horren berri ematen digute. Zinemako baliabideen antzekoak erabili dituzte bi garaiko artelanak ondoan jartzeko. Errealitate desberdinak dira, baina elkarren artean zerikusia dutenak. Erakusketan talka egiten dute, eta elkar aberastu. Topaketaren ondorioz, biziberritu egiten dira, eta narrazio-ildoa, narrazioaren norabidea, eten.

Erakusketa Suitzan izan zen aurretik. Bertan Deftig Barock izenburua eman zitzaion. Alemanez, deftig hitzak zakarra, gordina, baldarra edota lizuna esan nahi du. Hitz hori ezin hobe egokitzen zaio Barrokoari; izan ere, garai horretako arteak bizitzaz gainezka egitear dago. Deftig kontzeptua hainbat alditan aurkituko duzu erakusketan zehar.

Didaktika gune bat du erakusketak. Bertan, erakusketa osatzeko, hautatutako musika entzuteko aukera duzu. Era berean, erakusketarekin zerikusia duten hainbat terminoren definizioak daude; gainera, terminoak elkarrekin lotzeko jolasa dago. Termino horien artean ditugu bizitasuna, emozioak, neurrigabetasuna, hondamendia, antzerki-izaera eta sentsualtasuna.

Erakusketa elkarrekin antolatu dute Kunsthaus Zürich-ek eta Guggenheim Bilbao Museoak.

BESTE ATALAK

Sarrera

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Pieter Aertsen, Haragi postua, 1551–55

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Juergen Teller, Paradisua XII. zk. (Paradis XII), 2009

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Dana Schutz

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Maurizio Cattelan, Titulurik gabea, 2007, eta Titulurik gabea, 2007

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Giovanni Battista Langetti, Epaminondas hilzorian, XVII. mendea

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Francisco de Zurbarán, Herkules bidea ixten Alfeo ibaiari, 1634. Christian van Couwenbergh, Genero eszena “Beltzaren bortxaketa” izenez ezaguna, 1632

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Glenn Brown, Munduko baztertua (Nigger of the World), 2011

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Bartolomeo Passerotti, Maitale eroak, d. g.

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Robert Crumb, Komiki klasiko bat (A Klassic Komic), 1981

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Urs Fischer, Noisette, 2009

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Paul McCarthy, Edurne Zuri eta Mututxu, zura (White Snow and Dopey, Wood), 2011

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Simon Vouet, Europaren bahiketa, 1640 ingurukoa

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Nathalie Djurberg eta Hans Berg, Neure burua bakarrik ikusi nuen (I Found Myself Alone), 2008

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Oscar Tuazon, Zenbakiak (Numbers), 2012

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Albert Oehlen

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Alessandro Magnasco, Fraideak sutondo inguruan, 1725 ingurukoa Pieter van Laer (Il Bamboccio), Flagelanteak, 1635 ingurukoa, eta Inauterien ospakizunak taberna batean, 1635 ingurukoa

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Cornelis Saftleven, San Anton-en tentaldia, 1629 ingurukoa

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Monsù Desiderio, Sutea eta aurriak, 1632

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Melchior de Hondecoeter, Hegaztiak, d.g

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Diana Thater, Txernobil (Chernobyl), 2010

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Marilyn Minter: Cheshire (Wangechi), 2011; Heavy Metal, 2011; Merkurioa (Mercury), 2011; Urtzea (Meltdown), 2011

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago