Edukira zuzenean joan

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era

Sarrera

Info gehiago

Juergen Teller, Paradisua XII. zk. (Paradis XII), 2009

Info gehiago

Iruzkinak

Pieter Aertsen, Haragi postua, 1551–55

Izenburua:
Pieter Aertsen, Haragi postua, 1551–55
Erakusketa:
Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era
Gaiak:
Kolorea | Erlijio-margoa | Natura hila | Espiritualtasuna | Kristautasuna | Neurrigabekeria | Emozioa
Mugimendu artistikoak:
Barrokoa
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Aertsen, Pieter

Saltxitxa lodien sortak, txahal atalak, txerri zatiak... denak daude gordinki, tonu gorrixketan margotuak. Zaila da gure begiak haragizko irudikapen horretatik aldentzea. Hala ere, Pieter Aertsen pintore nederlandarraren margolan honetan, erakarpena eta nazka uztartzen zaizkigu. Txerri-belarriak gezi batzuen modukoak dira, eta gure begirada atzealdean dagoen miniaturazko eszenara doa. Zurezko arkuaren azpian, erdian, Familia Santua ageri da Egiptora bidean, Herodes erregearengandik ihesi. Maria asto baten gainean doa. Eskuetan, ogi-zati biribila du, eskale bati emateko prest. Atzealdeko paisaia delikatua estilo neurritsuan dago margotua. Kontrastea bizia da aurrealdeko harakinaren postuarekin. Banaketa horrek irudia are interesgarriago bihurtzen du; izan ere, eszenen antolamenduaren zergatiaz pentsarazten digu. Lehen ikusian, Aertsenen margolanak bizimodu arruntaren eta landatarraren erakuslea dirudi. Baina arretaz begiratuz gero, kristau sinbolismoz betea dagoela ohar gaitezke. Tabernako eszena ustelak, irudiaren eskuinaldean, Bibliako parabola bat birsortzen du, Seme Iriolearena. Aertsenen artelana natura hil mota berezi bat da, “aldentzarizko” izenekoa. Natura hilaren aurrealdeko osagai zaporetsuek margolanaren gai nagusian dute iturria, alegia, Mariak pobreei limosna emate horretan. Paradoxa da eszena hori hain oharkabekoa egitea, hondora zokoratzea. Nahiz eta margolana modu horretan antolatu, helburua elikadura espirituala sustatzea da, gorputzarentzako janariaren gainetik. Margolan honetan, Aertsenek neurrigabekeriaren eta haragikoitasunaren aurka ohartarazten gaitu; baina, asmo hori betezeko, bietan murgildu egin zen, gai erlijioso bat lantzeak barkamena ziurtatzen zion eta.

BESTE ATALAK

Sarrera

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Pieter Aertsen, Haragi postua, 1551–55

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Juergen Teller, Paradisua XII. zk. (Paradis XII), 2009

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Dana Schutz

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Maurizio Cattelan, Titulurik gabea, 2007, eta Titulurik gabea, 2007

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Giovanni Battista Langetti, Epaminondas hilzorian, XVII. mendea

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Francisco de Zurbarán, Herkules bidea ixten Alfeo ibaiari, 1634. Christian van Couwenbergh, Genero eszena “Beltzaren bortxaketa” izenez ezaguna, 1632

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Glenn Brown, Munduko baztertua (Nigger of the World), 2011

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Bartolomeo Passerotti, Maitale eroak, d. g.

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Robert Crumb, Komiki klasiko bat (A Klassic Komic), 1981

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Urs Fischer, Noisette, 2009

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Paul McCarthy, Edurne Zuri eta Mututxu, zura (White Snow and Dopey, Wood), 2011

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Simon Vouet, Europaren bahiketa, 1640 ingurukoa

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Nathalie Djurberg eta Hans Berg, Neure burua bakarrik ikusi nuen (I Found Myself Alone), 2008

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Oscar Tuazon, Zenbakiak (Numbers), 2012

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Albert Oehlen

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Alessandro Magnasco, Fraideak sutondo inguruan, 1725 ingurukoa Pieter van Laer (Il Bamboccio), Flagelanteak, 1635 ingurukoa, eta Inauterien ospakizunak taberna batean, 1635 ingurukoa

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Cornelis Saftleven, San Anton-en tentaldia, 1629 ingurukoa

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Monsù Desiderio, Sutea eta aurriak, 1632

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Melchior de Hondecoeter, Hegaztiak, d.g

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Diana Thater, Txernobil (Chernobyl), 2010

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago

Marilyn Minter: Cheshire (Wangechi), 2011; Heavy Metal, 2011; Merkurioa (Mercury), 2011; Urtzea (Meltdown), 2011

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era, Iruzkina, 2013

Info gehiago