Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
Slater Bradley, Nire doppelgänger-a Ian Curtis iruzurti gisa nortzen (zuhaitza eta zigarroa) [My Doppelganger as Ian Curtis in Charlatan Pose (tree and cigarette)], 2000–01
Lisa Oppenheim, Eguzkia beti ari da sartzen nonbait (The Sun is Always Setting Somewhere Else), 2006
Iruzkinak
Adam Helms, Titulurik gabeko erretratua (Grozni) [Untitled Portrait (Grozny)], 2007
- Izenburua:
- Adam Helms, Titulurik gabeko erretratua (Grozni) [Untitled Portrait (Grozny)], 2007
- Erakusketa:
- Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Artea eta politika | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Erretratua eta autorretratua | Indarkeria
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Argazkia | Serigrafia
- Aipatutako artistak:
- Helms, Adam
Adam Helms-ek Txetxeniako gudulari bati argazkia atera zion, eta bitela-paper zati baten atzealdean serigrafiatu zuen. Horrela, aztarna koloregabe baten itxura eman zion. Gero, tintaz estali zuen argazkiaren gainazal leuna gudulariaren sudurra eta ahoa estaltzen duen mozorro bat marrazteko; ondorioz, mamu itxurako bidelapur baten itxura hartu du.
Honakoa Internetetik lortutako argazkiak erabiltzen dituen lanetako bat da. Zeharka, muturreko jardun politikoari eta beste matxino-jardun batzuei, adibidez, terrorismoari, egiten die erreferentzia. Indarkeriaren irudi arketipikoaren bila, hainbat argazki erabili ditu Helmsek bere lanetan: Peruko Sendero Luminosoko kideak, Irakeko matxinoak, XIX. mendeko Amerika mendebaldeko bidelapurrak, Al-Qaedak entrenatutako soldaduak eta beste gerrillari talde batzuk. Argazkien gainean mozorroak marraztuz, Helmsek legez kanpoko gaizkileen irudi orokorrak, artegagarriak sortzen ditu. Egungoak edo iraganekoak, aurpegi gabeko mamu hauek honakoa ekartzen digute gogora: egungo munduko eraso armatuaren eta terrorismo-ekintzen benetako mehatxua.