Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
Carlos Garaicoa, Titulurik gabea (“ertza”) [Untitled (“la esquina”)], 2003–06
Karl Haendel, 5. zutabeko taldea (5th Column Group), 2007
Iruzkinak
Idris Khan, Bernd Becher-i omenaldia (Homage to Bernd Becher), 2007
- Izenburua:
- Idris Khan, Bernd Becher-i omenaldia (Homage to Bernd Becher), 2007
- Erakusketa:
- Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Artea eta industria | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Becher, Bernd | Becher, Hilla | Khan, Idris
Banakako koadro hau elkarren gainean ezarritako hainbat irudik osatzen dute. Itxura hauskorra eta irreala du. Denbora eta espazioa ez datoz bat eta zalantzazkoak dira. Argazki honetan Londresen bizi den Idris Khan-ek artxibatzearen ideia aztertu zuten hogeigarren mendeko argazkilarien lana baliatzen du. Zehazki Bernd eta Hilla Becher-en argazkietan jarri du arreta. Bechertarrak alemaniar argazkilariak ziren eta hamarkada ugari iraun zuen industria-egiturak dokumentatzeko proiektuak egin zituen ezagun. (Lan horietako batzuk erakusketa honetan dituzu ikusgai). Khanek haien sail bateko argazki-multzo osoa hartu eta digitalki konprimatu zituen irudi honetan. Irudi bakar batean bildutako artxibo oso bat da.
Jatorrizko irudiak lausoak dira eta non nekez ezagut ditzakegu. Hartara, denboraren joana ematen dute aditzera. Behean, eskuinaldean dauden autoek, irudiek orain iragana den orainaldia irudikatu zutela gogorarazten digute. Bizitza horiek noizbait bizitakoak direla ematen dute aditzera. Bernd Becher-i omenaldia irudi eder honek armiarma-sare baten itxura du, eta are malenkoniatsuagoa da jakinda Bechertarrek argazkietan ateratako egitura ugari jadanik existitzen ez direla, eta Bernd Becher bera lan hau burutu baino pixka bat lehenago hil zela.