Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
Joan Jonas, Ispilu-lana I (Mirror Piece I), 1969
Zhang Huan, 12 metro koadro (12 Square Meters), 1994
Iruzkinak
Sophie Calle, Aita Ama (Hilobiak, 17. zk.) [Father Mother (The Graves, #17)], 1990
- Izenburua:
- Sophie Calle, Aita Ama (Hilobiak, 17. zk.) [Father Mother (The Graves, #17)], 1990
- Erakusketa:
- Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
- Gaiak:
- Gizakia | Bizitza | Heriotza | Artea eta denbora | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Memoria
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Calle, Sophie
Zuri-beltzezko argazkien diptiko hau Sophie Calle artista frantsesaren hilobi-irudien sail batekoa da. Bi hilobi ikusten ditugu hemen: harri-koxkorren geruza lodiek haien granito ilunezko hilarriak ia guztiz estaltzen dituzte. Irarritako inskripzioak (Father eta Mother, aita eta ama) soilik ikus daitezke. Alga lehortuen zati batzuk ikus ditzakegu, hilobien gainetik isuri ziren eta haien hondarrak utzi zituzten uhinak aditzera emanez; uhinek atzera egitean hilobiratuen benetako nortasunaren edozein arrasto eraman izan balute bezala. Argazkiok ez dauden gorputzak omentzeko monumentutzat jo daitezke. Hilarri orokorrek ez dirudite oroitzapenezkoak, justu hori egiteko asmatutako kultura-erritu baten adibideak diren arren. Ez dugu izen berezirik, datarik edo heriotzaren inguruabarrik pertsona horiek identifikatzeko edo denboran edo tokian kokatzeko. Hilobi hauetan hobiratutako pertsonak ezezagun diraute betiko.
Hilobiak behin eta berriz agertzen dira Sophie Calleren lanean. Errealitatearen eta fikzioaren mugak lausotzen dituzten proiektuek egin dute ezagun. Gainbegirapena eta artxibo-teknikak baliatu ditu memoriaren antzeko zerbait sortzeko, horrek dauzkan mugak dituela ere. Hilobiak sail honen bidez, hilobien irudiak erabili ditu bizitza dokumentatzeko ezintasuna adierazteko.