Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
Thomas Demand, Artxiboa (Archive), 1995
Carlos Garaicoa, Titulurik gabea (“ertza”) [Untitled (“la esquina”)], 2003–06
Iruzkinak
Clemente Bernad, Titulurik gabea, Madril. Carabanchelgo kartzela. Sartzeko fitxaren argazkietarako atzealdea (Sin título, Madrid. Cárcel de Carabanchel. Fondo para las fotografías de las fichas de ingreso), 1998
- Izenburua:
- Clemente Bernad, Titulurik gabea, Madril. Carabanchelgo kartzela. Sartzeko fitxaren argazkietarako atzealdea (Sin título, Madrid. Cárcel de Carabanchel. Fondo para las fotografías de las fichas de ingreso), 1998
- Erakusketa:
- Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta denbora | Artea eta gizartea | Artea eta politika | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sentimenduak | Espetxea
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Bernad, Clemente
Argazki honetan, zapi lauki zuri handi bat dago horma pitzatu batean iltzatuta; era berean, hormari azala askatzen ari zaio eta lizunez zikinduta dago. Clemente Bernad espainiar kazetaritzako argazkilariak Madrilgo Carabanchelgo kartzelan atera zuen argazkia espetxe-konplexu hori itxi baino egun batzuk lehenago. Argazkiaren ezkerraldean, eskuaira bat antzeman dezakegu eta horrek oihal horren helburua aditzera ematen digu: hor kartzelatutako presoen argazkien atzealde neutroa.
Irudi hau harrigarria da aldi berean abstraktua eta benetako gertaeren dokumentua dirudielako. Areago begiratuta, leku huts honi irrealtasuna dario. Erraza da nork bere burua zapiaren aurrean zutik imajinatzea, espetxeko argazkilariaren lentean norberaren aurpegia fokuan jarrita. Bernaden argazkiek jendea irudikatzen dute gehienetan; aldiz, inor ez dago irudi honetan. Horrela, oihal-zati horren aurrean jarritako preso ugarien aurpegiak imajina ditzakegu; izan ere, haien aurpegi-ezaugarriak kartzela-argazkietan geratu dira gordeak. Bernaden kezka politiko eta sozialak bere lanaren iturri erabakigarriak dira eta, argazki honetan, zapalketa, erresistentzia, sufrimendua eta borroka jorratzen ditu. Carabanchel Madrilgo espetxe nagusia izan zen Franco-ren erregimenaren garaian eta, bertan, elkarrekin kartzelatu zituzten preso politiko eta errugabe ugari benetako gaizkileekin batera.