Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
Luis Jacob, IV. albuma (Album IV), 2004–05
Slater Bradley, Nire doppelgänger-a Ian Curtis iruzurti gisa nortzen (zuhaitza eta zigarroa) [My Doppelganger as Ian Curtis in Charlatan Pose (tree and cigarette)], 2000–01
Iruzkinak
Christian Boltanski, Gizakiak (Humans), 1994
- Izenburua:
- Christian Boltanski, Gizakiak (Humans), 1994
- Erakusketa:
- Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
- Gaiak:
- Gizakia | Heriotza | Artea eta denbora | Artea eta identitatea | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Erretratua eta autorretratua | Memoria | Holokaustoa | Tradizioa
- Artelan motak:
- Argazkia | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Boltanski, Christian
Christian Boltanksi artista frantsesaren arabera:
Gure aurpegia hildako pertsonen aurpegiek soilik taxutzen dute: sudurra, agian, birraitonarena dugu; begiak, berriz, izen ezezaguna daukan antzinako arbaso batenak... Gure aurpegiera gure baitan bizi diren hildakoen collagea da.
Instalazio itzel honetan, zuri-beltzezko mila berrehun argazki inguru daude. Christian Boltanskik hainbat iturri izan zituen erretratuentzako: familiarteko argazkiak, eskolako argazkiak eta egunkarietako eskelak. Gero, argazkiak atera zizkien berriro. Irudi bakoitza beirazko eta kartoizko xaflen artean dago, eta itsasgarri beltzez lotua. Gainera, ausazko moduan zintzilikatu ditu. Boltanskiren lanean jende ezezagunaren ezaugarri arruntak nabarmenak dira. Instalazio honetan, argazkien ia erdiaren planoa oso itxia da eta hala arreta pertsonen aurpegietan jartzen dugu. Orrazkeraren edo janzkeraren zantzurik gabe, erretratu horiek noiz egin ziren zehaztea zaila da. Beharbada jatorrizko irudiak kolorezkoak izango ziren. Argazkien argazkiak dira, edozein denbora-testuinguru ezagunetik at.
Lan honen tamainak eta ia argirik ez izateak oroitzapenezko monumentu kutsua ematen diote. Boltanskiren aita etorki judukoa zen, eta bere jardunaren zati handi batek Holokaustoari erreparatzen dio. Hemen horri buruzko erreferentzia zehatzik ez dagoen arren, Holokaustoa inplizituki adierazten da. Gainera, Boltanksiren instalazioak beste gai unibertsal batzuei heltzen die: bizitza eta heriotza, esperientzia pertsonalak, nortasuna eta memoria. Ikusgai dagoen jendearentzako erreferentziarik gabe, ezin ditugu hildakoak eta bizirik daudenak bereizi, ezta biktimak eta gaizkileak ere. Aurpegi guztiak elkarren berdin aurkezten dira.