Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
Jeff Wall, Gerra-jolasa (War game), 2007
Thomas Demand, Artxiboa (Archive), 1995
Iruzkinak
Gerhard Richter, Itsas-paisaia (Seestück), 1998
- Izenburua:
- Gerhard Richter, Itsas-paisaia (Seestück), 1998
- Erakusketa:
- Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Sinbologia | Tamaina | Itsas paisaia | Memoria | Natura
- Mugimendu artistikoak:
- Hiperrealismoa
- Artelan motak:
- Argazkia | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Richter, Gerhard
Alemaniar artista Gerhard Richter luzaro azaldu du interesa argazkilaritzaren eta pinturaren artean nonbait kokatzen diren irudiak sortzeko. Tamaina handiko itsas-paisaia honetan, hasieran ez dago garbi argazki bati edo margolan bati begiratzen ote diogun. Lanak hiperrealismo handia du. Gainazal leunak, artistak emandako pintura geruza finak sortutakoak, argazki-jitea ematen dio irudiari. Richterrek Tenerifera egindako bidaia bateko argazki batean oinarritu zuen pintura. Argazkia hain fidel berregin du, ezen erraza den irudia ateratako une hori imajinatzea: olatuen indarra eta horiek itsasoan sortzean ateratzen dituzten hotsak entzun ditzakegu. Margolan iradokitzaile eta goxo honen bidez, Richterrek tradizio erromantikoaren paisaia-pinturari egiten dio erreferentzia. Hala ere, margolan peto-peto bat sortu ordez, denbora une baten argazki-dokumentu bat atera du ia. Baina irudia lausoa da, denborarekin lausotzen den memoriaren metafora gisa. Richterrek azaldu duenez:
Ezin dut ezer zehatzagorik esan errealitateari buruz harekin dudan harremana baino eta, horrek, lausotasunarekin, ezezagunarekin, iragankortasunarekin du zerikusia.
Denboraren joanaren sentipena mihisearen goialdean eskuinaldea argiztatzeko erak areagotzen du, margolanari naturaz haraindikoaren ukitu arraroa emanez.