Pello Irazu: Panorama
Hodeiak zuhaitz kukulak dira lurrarenak dira II (Las nubes son copas de los árboles son de la tierra II, 1985); Titulurik gabea (1985); Sagu baten istorioa 1 (Historia de un ratón 1, 1985), Sagu baten istorioa 2 (Historia de un ratón 2, 1985), Igarotzea I, II eta III (Tránsito I, II y III, 1985) eta Zu (Tú, 1987)
L-1 (1989), Longridge I, II eta III (1989) eta St. John’s Hill 3 (1989)
Iruzkinak
Sorgailua (Generador, 1989)
- Izenburua:
- Sorgailua (Generador, 1989)
- Erakusketa:
- Pello Irazu: Panorama
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Eskultura | Horma-pintura
- Aipatutako artistak:
- Irazu, Pello
Obra hau zenbait tamainetako hamar elementuk osatzen dute, horien artean horma-irudi batek eta hainbat teknikaz landutako paper gaineko marrazkiek.
Irazuk hormaren espazioan esku-hartzen du eskulturak espazio arkitektonikoan txertatzean egiten duen moduan. Elementu orok du sorkuntza prozesuaren energia eta gure begirada aktibatzeko aukera eskaintzen digu. Gainera, begirada hori dinamikoa izatea ahalbidetzen du, marrazki batzuen eta besteen artean mugituz, hauek lotuz eta paisaia-mural hori eraikitzera animatzen gaitu.
Elementu bakoitzak paperaren espazio birtualean sakabanatutako formak ditu. Modu honetan, bigarren aldiz eta modu txertatuan errepikatzen da ikusleari eskaintzen dion eskema hori. Irazuk unitateekin eratutako multzo bat eraikitzen du. Unitate horiek ere, unitate txikiagoek osatutako multzoak dira, panpina errusiarrak moduan, mikrokosmos txiki bat sortu nahian.
Naturalizazio edo biguntze prozesu bat jasan duten forma geometrikoak Irazuren hiztegiko oinarrizko zeinuak dira. Haien ugalketaren eta nahasketaren bidez bariazio amaigabeak konfigura daitezke. Beren erritmo eta koloreari esker esanahiak gogoratzen laguntzen digute, baina modu zolian, erreferentetik urrunduz eta ikuslearen irudimenari espazioa utziz.