Pello Irazu: Panorama
Bizitza formak 304 (Lifeforms 304, 2001)
X (2000)
Iruzkinak
Acrobat (2000)
- Izenburua:
- Acrobat (2000)
- Erakusketa:
- Pello Irazu: Panorama
- Gaiak:
- Artea eta pertzepzioa | Euskal Eskultura Berria
- Mugimendu artistikoak:
- Minimalismoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Irazu, Pello
2000. urtetik aurrera, Pello Irazuren lanek zeinuen formazioa zalantzan jartzen dute. Objektu errealen aspektutik abiatuz, sinplifikatuz eta abstrakzioa eginez, artistak gogorarazleak izan daitezkeen formak sortzen ditu. Horretarako erreferenteetatik urruntzen da, inguratzen gaituen munduaren desberdina den baina hala ere, gertu dagoen mundu berezi bateko objektu, egoera eta irudi iradokitzaileak sortuz. Emaitza anbiguoa lortu nahi du horrekin, ikusleari interpretazio desberdinak proposatu ahal izateko.
Zeinuen eratze prozesuan, Irazuk elementu grafiko lau bat kontrajartzen dio irtendako eraikuntza material bati. Komikiko baliabide grafikoak, berez eskulturarenak diren teknikekin nahasten ditu, baina, gainera, genero artistiko desberdinen arteko mugetan kokatzen diren bere objektu hibridoetara ere luzatzen ditu lan prozesuak. Eta horrela, mugetatik, komunikazioaren gainean hausnartzen du, isiltasun desberdinez osatutako distantzia batek banandutako bi mundu lotzeko bitartekaritza elementuen gainean, hain zuzen ere.
Obra honetan prozesu mota hauek antzeman daitezke. Zeinuak pareta hartzen du eta pinturaren bidez hedatzen da hormetatik, espazioa edukiz betez trazuen bidez. Trazu hauek haustura bat iradokitzen dute horman, baina justu kontrakoa adierazten duen eskultura bati lotuta gertatzen da hori, irtenda dagoen zerbait, erliebe bat. Modu honetan zentzuaren anbiguotasun handia sortzen da. Beraz, badirudi bere materialtasunagatik nabarmentzen den objektu eskultoriko hau dela lengoaia piktoriko birtual batekin adierazitako haustura sortzen duen elementua.