Pello Irazu: Panorama
Israfil (2012)
1986, Lo dagoen lurra (La tierra que duerme, 1987) eta Barrualdea (Interior, 1987)
Iruzkinak
1984
- Izenburua:
- 1984
- Erakusketa:
- Pello Irazu: Panorama
- Gaiak:
- Artea eta paisaia | Euskal Eskultura Berria
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Povera | Minimalismoa | Post-Minimalismoa
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Irazu, Pello
Argazki hauek Pello Irazuk bere ibilbideko lehen urteetan Bilbon egindako obra multzo bat osatzen dute. Garai hartan ingurune berdinean lan egiten zuten baita ere Txomin Badiola, Ángel Bados, María Luisa Fernández edo Juan Luis Moraza artistek, besteak beste. Haien guztien obra “Euskal Eskultura Berria” modua izendatu zuten kritikariek.
“Euskal Eskultura Berri” horretan bildu ziren artisten lanek zenbait ezaugarri zituzten komunean. Lehenengoa, magikoak eta telurikoak markatzen zuen bertako tradizio eskultorikoa ukatzea zen. Hala ere kontuan hartu zituzten Oteizaren zenbait ekarpen, batez ere sorkuntzaren aurrean zuen jarrerari zegokionez. Oteizak bezala, eskultore hauek eboluzioaren eta aldaketen aldeko jarrera etikoa zuten kontserbazioaren aldekoa baino, izan ere, azken honek kultura geldiarazten du eta indar sortzailea murrizten du.
Eskultore hauek interes komunak zituzten, hala nola, minimalismoa, postminimalismoa, Joseph Beuys edo Arte Povera. Irazuren kasuan, estetika hauek ez ziren imitatzeko eredu bat edo lortu beharreko helburu bat, gorputz eta forma berriak garatzeko abiapuntua baizik, espazioan esku-hartzeko modu berriak.
Irazuren lehen lanetan, aurrean dugun hau bezala, azpimarragarriak dira funtsezkotasunaren bilaketa, paisaian hartzen duen inspirazioa eta sorkuntza prozesuari ematen dion garrantzia. Artistak prozesu material minimoekin lan egin ohi zuen, enbrionarioki eskultorikoak eta iragankorrak, argazki-euskarrien bidez finkatuak.