Pello Irazu: Panorama
1984
Gante (1988) eta Anaia txarrak (Bad brothers, 1989)
Iruzkinak
1986, Lo dagoen lurra (La tierra que duerme, 1987) eta Barrualdea (Interior, 1987)
- Izenburua:
- 1986, Lo dagoen lurra (La tierra que duerme, 1987) eta Barrualdea (Interior, 1987)
- Erakusketa:
- Pello Irazu: Panorama
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta paisaia | Euskal Eskultura Berria
- Mugimendu artistikoak:
- Minimalismoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Irazu, Pello
Irazuren hasierako lanak tamaina txikiko piezak dira. Artistaren helburua zen bere indarraz, bere gorputz propioaz baliatzea haiek manipulatu ahal izateko. Hala ere, obra hauetan material lodiak ikus daitezke. Itxura fisikoak garrantzi berezia du eta energia handia dute.
Artistaren sortze-prozesutik askatzen den energia da, ikusle gisa eskultura hauekin betetako espazio batean sartzean sentitzen dugun energia bera, haien artean mugitzera eta ikuspuntu desberdinetatik behatzera bultzatzen gaituena. Irazuk espazioaren esperientzia berria proposatzen digu bere piezetara gerturatuz.
Kolorea da garai honetan garrantzi berezia duen beste elementuetako bat: material moduan ulertzen du artistak. Kolorearen bidez piezen zati espezifikoak azpimarratzen ditu, multzoaren osotasun uniformea zalantzan jarriz.
Obra hauetan, minimalismoaren eragina ikus daiteke oinarrizko forma eta bolumenen bilaketan. Hala ere, Irazu ez da forma geometriko puruak erreproduzitzera mugatzen. Aitzitik, zentzu organiko batekin lan egitearen aldeko apustua egiten du ezaugarri antropomorfoak eta zoomorfoak dituzten piezak garatzean. Bere helburua paisaia gogoraraztea da, Lo dagoen lurra lanean gertatzen den moduan.
Pello Irazu: "Paisaiaren kontzeptua ere erabili nuen, oso eskultoriko ez dena. Kasu honetan, eskulturak lurreko planotik igotzen da eta tematikoki lur-azpia izango zenaren gainean eusten da. Ikusten denaren eta ikusezinaren arteko harremanaz ari gara, hain zuzen ere".