Frank Gehry, arkitektoa
Sarrera
Gehry etxea, Santa Monica, Kalifornia, 1977–8 eta 1991–2
Iruzkinak
New Yorkeko Guggenheim museo berria, New York, 1998–
- Izenburua:
- New Yorkeko Guggenheim museo berria, New York, 1998–
- Erakusketa:
- Frank Gehry, arkitektoa
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Espazioa | Gainazala | Kolorea | Materiala | Mugimendua | Tamaina
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Gehry, Frank
Garai batean Frank Gehry kamioi-gidaria izan zen. Orain gehien gustatzen zaion kirola, izotz gaineko hockey-a, bera baino askoz ere gazteagoak diren lagunekin praktikatzen jarraitzen du. Baina bere lehenaldi sortzailea ezagutzeko, bere etorkizunean etenaldi bat egitea izango da onena.
Hau Gehryren Guggenheim Museo berria dugu. Datozen urteotan zehar Lower Manhattan-eko orube batean, East River ibaiertzean bizitza hartzen ikusiko dugu. Solomon R. Guggenheim-en dauden Bilduma Iraunkorreko obrak eta aldi baterako erakusketa bereziak hartuko ditu bere baitan, eta hezkuntza-jardueretarako eta arte eszenikoetarako izango diren atal desberdinak izango ditu, urez hornitutako lorategi izugarri batez gain, neguan zehar izotz-pista bilakatuko dena.
Ikusten ari zaren hau oraindik lantzen ari den obra bat da, eta egileak proiektuak aurrera egin ahala nabarmen aldatzea espero du. Oraintxe bertan bozetu bat besterik ez da, baina Gehryk egitura arina eta etereoa izatea nahi du, bere gainean esekita dauden lainoak islatuko balitu bezala. Aldi berean, bertako dorre zorabiagarriak New Yorkeko eraikinen profil ebakiarekin erlazionatuko du eraikina, arkitektoak konposizioan ikuspegiaren zati bat txertatu izan balu bezala. Museo berria hiri-sinfonia antzeko bat izango da, hormigoiz eta metalez interpretatua. Erakusketa honetan ikusi ahal izango duzun obra bakoitzean bezala, eraikina bere sortzaileak ikasi duen guztiaren laburpena izango da, bai eta bere ibilbide abangoardistan zehar oraindik ikastea geratzen zaion guztiarena ere.
Ondoren, Philip Johnson-i entzungo diogu Frank Gehryri buruz hizketan:
Ez dut arkitekto bakar bat ere ezagutzen dagokion mendean Frank bezain beste nabarmendu denik. Gazteagoa nintzenean munduan etorkizun handiena izango zuen arkitektoa zela esan ohi genuen. Eta orain munduko arkitektoa dugu. Oso harro sentitzen naiz bere garaikidea izateagatik, gure mendean ez baita egon bera bezain arkitekto bikainik.
Toronton igaro zuen haurtzaroan zehar, Frank Gehry aitonak zuen burdindegitik jasotzen zituen egur-zatiekin hiriak eraikitzen entretenitzen zen. 1947an, hamazazpi urte zituela, Los Angelesera bizitzera joan zen bere familiarekin batera, eta bertan artea eta ondoren arkitektura ikasi zituen arkitektura modernoari dagokion altzairuzko eta beirazko geometria soila eta zuhurra abangoardistatzat jotzen zen garaian.
Bere lehenengo etapa profesionalean zehar bi izan ziren bere ereduak: Harwell Harris, berak sortutako etxeak Kaliforniako arkitektura modernoaren espazio puruen epitomea izanik; eta Rufolph Schindler vienarra, bere hormigoi armatuzko egiturek Europako arkitektura modernoaren berariazko purutasuna estilo amerikar aiseagoarekin eta espresionistagoarekin konbinatzen zituena. Baina, bere aurreko bi arkitekto haien obraz gain, eta bere garaiko beste edozein diseinatzaile gazte batek bezala, Gehryk ere arretaz ikasi eta aztertu zuen Frank Lloyd Wright-en lana.
Hirurogeiko hamarkadaren hasieratik, Gehry erosoago sentitu zen Kaliforniako hegoaldeko artisten belaunaldi sortu berriaren artean. Artista horien artean zeuden Edward Moses —kolore‑eztandengatik eta itzal ausartengatik ospetsua egin zen pintore abstraktua—, eta Larry Bell, —plastikoz eta estalitako beiraz egindako eskultura minimalistengatik ezaguna—.
Garai hartan hiztegi bisual berriak asmatzen ziharduten pertsonez ari gara hizketan, kolorearekin, espazioarekin, argiarekin eta material berriekin esperimentuak egiten zituzten eta "moderno" kontzeptuari esanahi berriak emango zizkioten metodoez baliatzen ziren pertsonez. Denbora aurrera joan ahala, Frank Gehryk gauza bera egingo zuen, baina 1962an berak ere imajinatuko ez lukeen modu batean, hain zuzen ere Kaliforniako Santa Monican bere lehenengo estudioa zabaldu zuenean.