Edukira zuzenean joan

Frank Gehry, arkitektoa

Arrain-eskultura, Hiri Olinpiarra, Bartzelona, Espainia, 1989–92

Info gehiago

Lewis etxea, Lyndhurst, Ohio, 1989–95

Info gehiago

Iruzkinak

Nationale-Nederlanden eraikina, Praga, Errepublika txekiarra, 1992–6

Izenburua:
Nationale-Nederlanden eraikina, Praga, Errepublika txekiarra, 1992–6
Erakusketa:
Frank Gehry, arkitektoa
Gaiak:
Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Argia | Espazioa | Forma | Gainazala | Lan-prozesua | Materiala | Mugimendua | Tamaina
Artelan motak:
Arkitektura
Aipatutako artistak:
Gehry, Frank

Gehry eta Vladimir Milunic bere lankide txekiarra elkartzearen emaitzaz sortutako Pragako Nationale‑Nederlanden eraikinak bulegoak eta lokal komertzialak barne hartzen ditu bere hormen artean. Vltava edo Moldau ibaiertzean dago kokatua, zubi handiaren ondoan, eta bere egitura jostalaria “Eraikin dantzaria” edo “Fred eta Ginger” izenez bataiatu dute, Fred Astaire eta Ginger Rogers dantza-bikotearen omenez.

Izkinan dagoen dorre sendoa “Fred” da. Euskarri bisual gisa balio du bandera baten antzera bertatik zabaltzen den bulego-bloke laukizuzen baterako. Pragan eraikin zahar ugari daudenez teilatuetan elementu politez eta bitxiez apainduak dituztenak, Gehryk gurutzatutako altzairuzko xaflez osatutako kapela bat jarri zion Fred-i buruan, arkitektoaren bulegoan “Medusa” izena eman ziotena, buruan ilearen ordez sugeak ateratzen zaizkion Greziako kreatura mitikoa gogorarazten zielako. Fred-en dantzakideak, “Ginger” hilduak eta estilizatuak, zorabiatzen ari dela ematen du. Daraman beirazko gona luzeak argi natural ugari sartzen uzten du barrualdean dituen hitzaldi-aretoetan. Gehryk aurre egin behar izan zion erronka handiena bezeroak jarritako baldintza bat izan zen, hain zuzen ere eraikina zazpi oinekoa izatea eta alboan dagoen hemeretzigarren mendeko bost oineko eraikinaren altuera ez gainditzea. Egoera horren aurrean, Gehryk bi altuera gehigarri trinkotzea eta bertako fatxadaren eta alboko eraikinaren fatxadaren arteko harmonia mantentzea erabaki zuen.

Soluzioa ilusio optiko sotil bat da. Lerro uhindunak grabatu zituen bloke laukizuzenaren kanpoalde luzituan eta izkinako dorrean. Gero, leihoak konposizio mailakatu dibertigarri batean kokatu zituen, bata lurzoruaren mailan eta bestea ia sabaian. Horrek disimulatu egiten baitu eraikin honek alboan dagoen eraikinak baino bi oin gehiago izatea. Era berean, leihoetako bakoitza fatxadatik irteten da galeria bateko paretatan esekiak dauden koadroen antzera.

Nationale-Nederlanden eraikina arkitekto kanadarraren forma solteen marrazkietatik jaio zen. Ondoren, azterlan analitikoak burutu zituzten eta beranduago digitalizatuko zituzten maketak eraiki zituzten. CATIA programa informatikoaz baliatuz, hasieran hegazkinak diseinatzeko sortua eta gerora diseinu arkitektonikora egokitua, Gehryk eta bere taldeak esperimentuak egin zituzten formekin eta dimentsioekin. Azkenik, artxibo informatikoak kontratistei bidali zitzaizkien zuzenean, eta haiek materialak mozteko, konformatzeko bai eta erabateko doitasunez muntatzeko ere erabili zituzten, horrela kalkulu- edo giza akats garestiak sor ez zitezen.

Baina honako hau bezalako proiektu batek hainbeste aldaketa izan ondoren ere, bezeroek eta kontratistek beren iritzia adierazi ondoren ere, Gehryren eraikinak, behin bukatu ondoren, dagokien hasierako zirriborroaren antzekoak izan ohi dira sarritan.

BESTE ATALAK

Sarrera

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

New Yorkeko Guggenheim museo berria, New York, 1998–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Gehry etxea, Santa Monica, Kalifornia, 1977–8 eta 1991–2 

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Loyola University Law School, Los Angeles, Kalifornia, 1978

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Chiat/Day eraikina, Venice, Kalifornia, 1985–91

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Winton gonbidatuentzako etxea, Wayzata, Minnesota, 1982–7

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Vitra International altzari-fabrika eta diseinuaren museoa, Weil Am Rhein, Alemania, 1987–9

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Arrain-eskultura, Hiri Olinpiarra, Bartzelona, Espainia, 1989–92

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Nationale-Nederlanden eraikina, Praga, Errepublika txekiarra, 1992–6

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Lewis etxea, Lyndhurst, Ohio, 1989–95

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

DG Bank eraikina, Berlin, Alemania, 1995–2001

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Condé Nast kafetegia, New York, 1997–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Easy Edges eta Experimental Edges serieetako kartoizko altzariak, 1969–82

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Arrain-lanparak, 1983–6

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Performing Arts Center, Bard College, Annandale‑On‑Hudson, New York, 1997–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Peter B. Lewis eraikina, Weatherhead Kudeaketa-Fakultatearena, Case Western Reserve University, Cleveland, Ohio, 1997–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

New York Times-en egoitza nagusia eraikitzeko lehiaketa, New York, 2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Walt Disney auditorioa, Los Angeles, Kalifornia, 1987–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Experience Music Project, Seattle, Washington, 1995–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Guggenheim Bilbao Museoa, Espainia, 1991–7

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ray and Maria Stata Center, Massachusetts Institute of Technology (Massachusetts-eko Teknologiaren Institutua), 1998–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago