Edukira zuzenean joan

Frank Gehry, arkitektoa

New York Times-en egoitza nagusia eraikitzeko lehiaketa, New York, 2000

Info gehiago

Experience Music Project, Seattle, Washington, 1995–2000

Info gehiago

Iruzkinak

Walt Disney auditorioa, Los Angeles, Kalifornia, 1987–

Izenburua:
Walt Disney auditorioa, Los Angeles, Kalifornia, 1987–
Erakusketa:
Frank Gehry, arkitektoa
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta gizartea | Artea eta kultura | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Argia | Espazioa | Forma | Gainazala | Lan-prozesua | Materiala | Mugimendua | Soinua | Tamaina
Artelan motak:
Arkitektura
Aipatutako artistak:
Gehry, Frank

Une honetan eraikuntza-fasean dagoen Walt Disney auditorioa Los Angeleseko Orkestra Filarmonikoaren egoitza iraunkorra izango da. Gehryk bizitzeko aukeratutako hirian inoiz ekin dion proiektu handiena da.

Eraikin nabarmen horren sorkuntzak kota epikoak lortu ditu, hamar urte baino gehiago eman baitituzte bere diseinuan. Urteetan zehar, ustekabeko atzerapenen ondorioz geroratu egin dute Gehryren hasierako diseinua, sortu zuenetik goitik behera berregin egin duelarik, aldi honetan, informatikaren teknologia erabiliz, edo zehatzago esanda CATIA programa, auditorioaren itxura ez ezik bertako akustika hobetzeko.

Gehryk barrutik kanpora hasi zuen espazio honen diseinua. Tokioko Suntory Hall-eko akustikan aditua den Minoru Nagata-rekin lankidetzan, Hans Scharoun-en Berlin Philharmonic Hall erabili zuen prototipo gisa. Horrez gain, musikari eta orkestra-zuzendari entzutetsuen aholkuei jarraitu zien, esate baterako Pierre Boulez-enak eta Esa-Pekka Salonen-enak. Sorkuntza-prozesuan, hogeita hamar forma desberdin baino gehiago asmatzera iritsi ziren, ahalik eta akustika bideragarriena izango zuen giza eskalako maketa izugarri batez gain, bertan artistak diseinua probatzeko benetako organo bat ezarriz.

Zaldiz ibiltzeko zelaren itxura duen auditorioaren bi muturrak gorantz inklinatuak daude biolen eta biolinen soinua aberastearren. Ontzi baten bela puztuen antzera, sabaiak eta paretek arku konbexuak trazatzen dituzte soinuaz ahalik eta gehien gozatzeko. Oregoneko pinuz egindako butaka-zona desberdinek alde guztietatik inguratzen dute orkestraren plataforma. Eguneko emanaldietan zehar, argi‑zuloetan zehar sartzen den argi naturalak eta atzealdeko leiho handiak musikariak eta publikoa argiztatuko ditu.

Barruko baldintza akustikoek eragina izan zuten kanpoaldeak hartu behar zuen itxuran. Zona honetako lurrikaren mehatxuez jabetuta, altzairuzko egiturak sendoa eta aldi berean malgua izan behar zuen. Baina Gehryk, gainera, auditorioa arina eta aldakorra izatea nahi zuen, ikuspuntuaren arabera erabat desberdina izango zen irudia eskainiko zuena.

Horren emaitzaz, eraikina eguzkiaren azpian dagoen glaziar baten antzera dir-dir egingo duten tontor eta bailara ikusgarriak dituen altzairu herdoilgaitzezko larruazal batez estalia egongo da. Harreralekuak, dendak, kafetegiak eta aisialdirako gainerako areak tartean dauden ohizkanpoko espazioetan antolatu dira. Multzoari auditorio tradizionaletan ohikoa den formaltasuna eskaini beharrean, Gehryk giro informalagoa sortu du ikusleak eroso sentitzeko eta elkarren artean gusturago egoteko.

Walt Disney auditorioa Los Angeleseko Arte Garaikidearen Museoaren eta Dorothy Chandler Music Pavilion-en parean kokatua egongo da. Egitura sendo horiek harriz estaliak daudenez, Gehryren altzairu herdoilgaitzezko forma distiratsuek kontraste harrigarria eskainiko dute, hiru eraikinen arteko erlazio bisual ausarta ezarriz: erabat hiritarra den paisaia batean objektu ikaragarriez osatutako herri modernoa.

Philip Johnson arkitektoa:

Frankek ez du kopiatzen. Ez dago bera bezalakorik. Bere berezitasunak, konoa, kurba, ordenagailua... erabiltzen dituen modua. Frank Gaudí bezain paregabea da. XVIII. mendeko jauregien eraikitzaileak bezain handia da. Bere zaletasun handienetako bat Erdi Aroko eskultura da, eskultura arkitektonikoa, sinestea kosta egiten zaigun zerbait, inoiz imajinatuko ez genukeena. Katedral gotikoen eraikitzaileen mailan dagoen sortzailea da.

BESTE ATALAK

Sarrera

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

New Yorkeko Guggenheim museo berria, New York, 1998–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Gehry etxea, Santa Monica, Kalifornia, 1977–8 eta 1991–2 

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Loyola University Law School, Los Angeles, Kalifornia, 1978

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Chiat/Day eraikina, Venice, Kalifornia, 1985–91

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Winton gonbidatuentzako etxea, Wayzata, Minnesota, 1982–7

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Vitra International altzari-fabrika eta diseinuaren museoa, Weil Am Rhein, Alemania, 1987–9

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Arrain-eskultura, Hiri Olinpiarra, Bartzelona, Espainia, 1989–92

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Nationale-Nederlanden eraikina, Praga, Errepublika txekiarra, 1992–6

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Lewis etxea, Lyndhurst, Ohio, 1989–95

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

DG Bank eraikina, Berlin, Alemania, 1995–2001

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Condé Nast kafetegia, New York, 1997–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Easy Edges eta Experimental Edges serieetako kartoizko altzariak, 1969–82

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Arrain-lanparak, 1983–6

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Performing Arts Center, Bard College, Annandale‑On‑Hudson, New York, 1997–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Peter B. Lewis eraikina, Weatherhead Kudeaketa-Fakultatearena, Case Western Reserve University, Cleveland, Ohio, 1997–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

New York Times-en egoitza nagusia eraikitzeko lehiaketa, New York, 2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Walt Disney auditorioa, Los Angeles, Kalifornia, 1987–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Experience Music Project, Seattle, Washington, 1995–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Guggenheim Bilbao Museoa, Espainia, 1991–7

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ray and Maria Stata Center, Massachusetts Institute of Technology (Massachusetts-eko Teknologiaren Institutua), 1998–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago