Edukira zuzenean joan

Frank Gehry, arkitektoa

Vitra International altzari-fabrika eta diseinuaren museoa, Weil Am Rhein, Alemania, 1987–9

Info gehiago

Nationale-Nederlanden eraikina, Praga, Errepublika txekiarra, 1992–6

Info gehiago

Iruzkinak

Arrain-eskultura, Hiri Olinpiarra, Bartzelona, Espainia, 1989–92

Izenburua:
Arrain-eskultura, Hiri Olinpiarra, Bartzelona, Espainia, 1989–92
Erakusketa:
Frank Gehry, arkitektoa
Gaiak:
Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Forma | Lan-prozesua | Tamaina
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Gehry, Frank

1992an Bartzelonan izan ziren Joko Olinpikoak Frank Gehry-ren metalezko arrain azefaloaren hondoko oihala izan ziren. Denden eta jatetxeen merkataritza-guneari azken ukitua emateko diseinatu zuen arraina, arkitekto kanadar honena izanik baita ere merkataritza-gunearen diseinua. Merkataritza-gunea proiektu handiago baten barruan integratua dago, bertan biltzen direlarik hotel handi bat, bulegoak eta apartamentuak, hain zuzen ere Chicagoko Skidmore Owings & Merrill bulegoan lan egiten duen Bruce Graham-en diseinua.

Ia 35 metroko altuera eta 36 metroko luzera duen arrain hau oso epe laburrean sortu behar izan zuen nahiko txikia zen aurrekontu batekin. Zaila izan zen kontratistei diseinu konplikatu horrek zuen zailtasuna azaltzea, baina zorionez James Glymph-ek, orain Gehryren bazkidea denak, CATIA izena zuen programa informatikoaren berri izan zuen, Frantzian Dessault Systèmes-ek garatua Mirage ehiza-hegazkinak diseinatzeko. Jakin-minez, Glymph Dessault-ekin eta IBM taldearekin aritu zen lanean programa diseinu arkitektonikorako tresna hobe ezina bilakatu nahian.

CATIA programaz baliatuz, Gehry eta bere kolaboratzaile-taldea gai izan ziren forma konplexuagoekin eta forma horiek itxuratzeko eta muntatzeko modu eraginkorragoekin saiakuntzak egiteko. Eskultura erraldoi honetarako eredu digital bat sortu zuten, diseinua garatzeko, egitura aztertzeko eta arrainak behar zituen osagai guztiak eta bakoitzak balioko zuena kalkulatzeko. Ondoren, zuzenean kontratistei bidali zizkieten artxibo digitalak, bai eta ordenagailuz kontrolatutako makinetara ere, materialak moztu, zulatu eta konformatzeko.

Arraina bederatzi hilabete eskasetan diseinatu eta eraiki zuten, garaiz eta aurrekontua gainditu gabe. Eskultura hau sortzen lagundu zuen teknologia aukeraz betetako mundu berri bat izan zen Frank Gehryrentzat.

BESTE ATALAK

Sarrera

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

New Yorkeko Guggenheim museo berria, New York, 1998–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Gehry etxea, Santa Monica, Kalifornia, 1977–8 eta 1991–2 

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Loyola University Law School, Los Angeles, Kalifornia, 1978

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Chiat/Day eraikina, Venice, Kalifornia, 1985–91

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Winton gonbidatuentzako etxea, Wayzata, Minnesota, 1982–7

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Vitra International altzari-fabrika eta diseinuaren museoa, Weil Am Rhein, Alemania, 1987–9

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Arrain-eskultura, Hiri Olinpiarra, Bartzelona, Espainia, 1989–92

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Nationale-Nederlanden eraikina, Praga, Errepublika txekiarra, 1992–6

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Lewis etxea, Lyndhurst, Ohio, 1989–95

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

DG Bank eraikina, Berlin, Alemania, 1995–2001

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Condé Nast kafetegia, New York, 1997–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Easy Edges eta Experimental Edges serieetako kartoizko altzariak, 1969–82

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Arrain-lanparak, 1983–6

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Performing Arts Center, Bard College, Annandale‑On‑Hudson, New York, 1997–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Peter B. Lewis eraikina, Weatherhead Kudeaketa-Fakultatearena, Case Western Reserve University, Cleveland, Ohio, 1997–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

New York Times-en egoitza nagusia eraikitzeko lehiaketa, New York, 2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Walt Disney auditorioa, Los Angeles, Kalifornia, 1987–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Experience Music Project, Seattle, Washington, 1995–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Guggenheim Bilbao Museoa, Espainia, 1991–7

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ray and Maria Stata Center, Massachusetts Institute of Technology (Massachusetts-eko Teknologiaren Institutua), 1998–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago