Edukira zuzenean joan

Frank Gehry, arkitektoa

Condé Nast kafetegia, New York, 1997–2000

Info gehiago

Arrain-lanparak, 1983–6

Info gehiago

Iruzkinak

Easy Edges eta Experimental Edges serieetako kartoizko altzariak, 1969–82

Izenburua:
Easy Edges eta Experimental Edges serieetako kartoizko altzariak, 1969–82
Erakusketa:
Frank Gehry, arkitektoa
Gaiak:
Artea eta industria | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala
Artelan motak:
Arkitektura
Aipatutako artistak:
Gehry, Frank

Bere ibilbidearen hasieran, Frank Gehry arkitektoa eta diseinatzailea den Charles Eames-en etxera joan zen. Hark, bere emazte Ray-rekin batera, aulki original batzuk sortu zituen bere etxeko atzealdeko lorategian eta aulki haiek, gerora, modernitatearen benetako ikono bihurtu ziren. Gehryk ur berotan sartzen zituen zur kontratxapatu arruntezko xaflak tolesten ikusi zuen Eames.

Urte batzuk geroago, bere bulegoan zela, Gehryri deigarri gertatu zitzaizkion kartoiz egindako maketa batek zituen ertz ebakiak eta geruzatsuak. Eamesen zur kontratxapatuak gogoratuz, kartoizko xaflez osatutako geruza kolatuekin esperimentuak egiten hasi zen, xafla bakoitzean pikorraren norabidea txandakatuz. Material arin, iraunkor eta merke bat izan zen esperimentu haien emaitza.

Robert Irwin artistarekin lankidetzan, Gehryk kartoia erabili zuen Easy Edges izenez bataiatu zuen altzari-linea sortzeko. Serie horrek desafio egiten dio kartoia material xumea eta erakargarritasun handirik gabea dela eusten dion ideiari. Gehryk zera lortu nahi zuen: “Altzarien Volkswagen-a”, hau da, merkeak eta, aldi berean, iraunkorrak ziren piezak. Erresistentzia-probetan zehar, tabernetako hiru aulkik 900 kg baino gehiago pisatzen zuen utilitario baten pisu sinestezina jasan zuten: Volkswagen bat zen, jakina. Gehryren laguntzaileetako batek oraindik ere serierako eraiki ziren hasierako mahaietako batean dihardu lanean. Hain merkeak diren aulki eta mahai hauek oso ondo saldu ziren saltoki handietan.

Baina Gehryk Easy Edges linea amaitutzat ematea erabaki zuen, negozio horrek nolabait ere arkitekto gisa egiten ari zen ibilbidea itzaliko zuenaren beldur. Ondoren, 1979an, kartoizko altzariak oraindik buruan zituela, Richard Wurman–ekin [WERE-man] elkarlanean aritu zen bilduma berria sortzeko: horrela jaio zen Experimental Edges seriea. Dituzten arteka handiekin eta profil irregularrekin, itxura zatarra duten pieza handi horiek ematen dutena baino askoz ere sendoagoak dira.

Geroago, Gehryk zur kurbatuzko altzari-linea diseinatu zuen Knoll Talderako. Linea hau kaleko barazki-postuetan ikusten diren saski tipikoetan inspiratua dago. Ehun eta hogei prototipo sortu zituzten, eta horietatik mahai bat, otomana bat eta lau aulki besterik ez ziren iritsi produkziora. Hat Trick, Cross Check eta Power Play bezalako izenak jarri zizkion, gehien gustatzen zaion kirolaren, hau da, izotz gaineko hockey-aren ohiko mugimenduen ohorez. Azken urteotan, aldizka lan batzuk egin izan ditu altzarien diseinuan.

Frank Gehry:

Normalean tailer bat izaten dugu altzarietan soilik lanean diharduten pertsonekin bulegoaren ondoan edo gertu. Lanerako bidean, lan-jarduna amaitu ondoren edo atsedenaldiren batean bertara joateko ohitura dut formekin eta materialekin jolasteko, eta artisauekin berriketan aritzeko. Gehien erakartzen nauena berehala jasotzen duzun esker on hori da.

BESTE ATALAK

Sarrera

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

New Yorkeko Guggenheim museo berria, New York, 1998–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Gehry etxea, Santa Monica, Kalifornia, 1977–8 eta 1991–2 

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Loyola University Law School, Los Angeles, Kalifornia, 1978

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Chiat/Day eraikina, Venice, Kalifornia, 1985–91

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Winton gonbidatuentzako etxea, Wayzata, Minnesota, 1982–7

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Vitra International altzari-fabrika eta diseinuaren museoa, Weil Am Rhein, Alemania, 1987–9

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Arrain-eskultura, Hiri Olinpiarra, Bartzelona, Espainia, 1989–92

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Nationale-Nederlanden eraikina, Praga, Errepublika txekiarra, 1992–6

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Lewis etxea, Lyndhurst, Ohio, 1989–95

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

DG Bank eraikina, Berlin, Alemania, 1995–2001

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Condé Nast kafetegia, New York, 1997–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Easy Edges eta Experimental Edges serieetako kartoizko altzariak, 1969–82

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Arrain-lanparak, 1983–6

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Performing Arts Center, Bard College, Annandale‑On‑Hudson, New York, 1997–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Peter B. Lewis eraikina, Weatherhead Kudeaketa-Fakultatearena, Case Western Reserve University, Cleveland, Ohio, 1997–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

New York Times-en egoitza nagusia eraikitzeko lehiaketa, New York, 2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Walt Disney auditorioa, Los Angeles, Kalifornia, 1987–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Experience Music Project, Seattle, Washington, 1995–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Guggenheim Bilbao Museoa, Espainia, 1991–7

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ray and Maria Stata Center, Massachusetts Institute of Technology (Massachusetts-eko Teknologiaren Institutua), 1998–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago