Edukira zuzenean joan

Frank Gehry, arkitektoa

Loyola University Law School, Los Angeles, Kalifornia, 1978

Info gehiago

Winton gonbidatuentzako etxea, Wayzata, Minnesota, 1982–7

Info gehiago

Iruzkinak

Chiat/Day eraikina, Venice, Kalifornia, 1985–91

Izenburua:
Chiat/Day eraikina, Venice, Kalifornia, 1985–91
Erakusketa:
Frank Gehry, arkitektoa
Gaiak:
Artea. Teoria | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Argia | Espazioa | Forma | Kolorea | Materiala | Mugimendua | Tamaina
Artelan motak:
Arkitektura | Eskultura
Aipatutako artistak:
Gehry, Frank

Chiat/Day [SHY-et] publizitate-agentziak Kaliforniako Venice auzoan duen egoitza Frank Gehry-ren lan ospetsuenetako bat da. Mendebaldeko kostaldeko etxe baxuen estiloari jarraituz, arkitektoak mugitzen ari den automobil baten leihotik hobeto ikusi ahal izateko moduan diseinatu zuen eraikina.

Muturretako batean profil kurbaduna duen eraikin bat nabarmentzen da; bestean, zutabe inklinatuak dituen eta kobrez estalia dagoen tenplu bat dago; eta erdian hiru solairuko binokular gris erraldoi batzuk sarrera erakusten digute.

Frank Gehry:

Hiru zatitan diseinatu nuen, eraikinaren eskala haustearren eta fatxada handi bat bakarrik ikus ez zedin. Eta hori gaur egun nire lanean oraindik dirauen ezaugarrietako bat da. Beti saiatzen naiz eraikin baten eskala hausten. Venice auzoko eraikinen eskala mugatua da eta, beraz, fatxada handi eta altu bakar bat zuen eraikin bat ingurune horretara ez litzatekeela ondo egokituko eta ez zuela harrera onik izango pentsatu nuen.

Diseinua garatu nuenean bukaerarako utzi nuen erdiko partea. Garai hartan eztabaida handia piztu zen —neronek gaiari buruzko sinposium batzuetan parte hartu nuen— artistaren eta arkitektoaren irudien inguruan, bien arteko harremanaren eta lortu beharreko lankidetza egokiaren inguruan. Artistek arkitektoekiko zuten jarrera oso negatiboa zen, gure sorkuntzen handitasunak, eurenarekin konparatuz, kikiltzen eta uzkurtzen zituela pentsatzen zutelako.

Euren alde agertzea komeni zela pentsatu nuen eta zera esan nion nire buruari, ederki, utzi diezaiegun artistei arreta guztia berenganatzen. Eman diezaiegun eraikin bateko pieza nagusia sortzeko aukera eta aritu gaitezen artistarekin elkarlanean benetan arkitekturaren parte izan dadin.

Egun batean, Jay Chiat-i bukatu gabe zegoen eredu bat erakusten ari zitzaionean, Gehryk prismatiko pare bat erabili zuen parte desberdinak azaltzeko. Chiat-i izugarri gustatu zitzaion hori eta hala sortu zen ideia. Claes Oldenburg eta Coosje van Bruggen artistak gonbidatu zituzten eraikinaren sarrera nagusia zehazten duen eta lurrazpiko garajera eramaten duen erdiko pieza handia diseinatzera. Binokularren barruan bi hitzaldi-areto daude, eta bakoitzak argi naturala sartzen uzten duen kristalezko idibegi handi bat du goialdean.

Gehryk beste hamar artistari proposatu zien eraikinaren barrualdeko parte desberdinen diseinua egin zezaten. Baina, ideia baztertu egin zuen espazio sinpleago baten alde. Ia paretarik edo aterik ez duen espazio honek ez dio horregatik berritzailea izateari utzi eta zur kontratxapatuzko armairuz eta idazmahaiez hornitua dago.

BESTE ATALAK

Sarrera

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

New Yorkeko Guggenheim museo berria, New York, 1998–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Gehry etxea, Santa Monica, Kalifornia, 1977–8 eta 1991–2 

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Loyola University Law School, Los Angeles, Kalifornia, 1978

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Chiat/Day eraikina, Venice, Kalifornia, 1985–91

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Winton gonbidatuentzako etxea, Wayzata, Minnesota, 1982–7

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Vitra International altzari-fabrika eta diseinuaren museoa, Weil Am Rhein, Alemania, 1987–9

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Arrain-eskultura, Hiri Olinpiarra, Bartzelona, Espainia, 1989–92

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Nationale-Nederlanden eraikina, Praga, Errepublika txekiarra, 1992–6

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Lewis etxea, Lyndhurst, Ohio, 1989–95

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

DG Bank eraikina, Berlin, Alemania, 1995–2001

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Condé Nast kafetegia, New York, 1997–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Easy Edges eta Experimental Edges serieetako kartoizko altzariak, 1969–82

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Arrain-lanparak, 1983–6

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Performing Arts Center, Bard College, Annandale‑On‑Hudson, New York, 1997–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Peter B. Lewis eraikina, Weatherhead Kudeaketa-Fakultatearena, Case Western Reserve University, Cleveland, Ohio, 1997–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

New York Times-en egoitza nagusia eraikitzeko lehiaketa, New York, 2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Walt Disney auditorioa, Los Angeles, Kalifornia, 1987–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Experience Music Project, Seattle, Washington, 1995–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Guggenheim Bilbao Museoa, Espainia, 1991–7

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ray and Maria Stata Center, Massachusetts Institute of Technology (Massachusetts-eko Teknologiaren Institutua), 1998–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago