Frank Gehry, arkitektoa
Performing Arts Center, Bard College, Annandale‑On‑Hudson, New York, 1997–
New York Times-en egoitza nagusia eraikitzeko lehiaketa, New York, 2000
Iruzkinak
Peter B. Lewis eraikina, Weatherhead Kudeaketa-Fakultatearena, Case Western Reserve University, Cleveland, Ohio, 1997–
- Izenburua:
- Peter B. Lewis eraikina, Weatherhead Kudeaketa-Fakultatearena, Case Western Reserve University, Cleveland, Ohio, 1997–
- Erakusketa:
- Frank Gehry, arkitektoa
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta hezkuntza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Espazioa | Forma | Materiala | Tamaina
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Arkitektura | Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Gehry, Frank
Weatherhead Kudeaketa Fakultatearen eraikin nagusia Cleveland-eko (Ohio) Case Western Reserve University-n eraikitzen ari dira une honetan. Zalantzarik gabe, eraikuntza-fasean interes handiena piztu duten Frank Gehry-ren proiektuetako bat da.
Gehryk Peter Lewis-en bidez jaso zuen eskari hau. Peter Lewis unibertsitateko ikasle-ohia zen eta harentzat arkitektoak ia hamar urte eman zituen eraikitzera iritsi ez zen etxe zoragarri bat diseinatzen. Unibertsitateko eraikin gehienak adreiluzkoak dira. Orain arte, arkitektoak material hau bera aukeratu du fatxada nagusirako, multzotik nabarmentzen diren eta ur-jauzi baten antzera beheratzen diren altzairuzko elementuekin zulatua egon arren.
Ikasgela eta bulegoetarako espazio nahikoa izateko, Gehryk ingurukoak baino altuagoa den eraikin bat egin behar izan zuen. Hala ere, eraikin hau inguruko eraikinen gainetik nabarmendu ez zedin, erdian dagoen gailur zorrotz bateraino pixkanaka goratzen den eztei-tarta abstraktu antzeko bat balitz bezala diseinatu zuen.
Eraikinaren barrualdean, ikasgeletako eta bulegoetako armazoiek argi-zuloetarantz goratzen diren pilote eskultoriko ikaragarri batzuk dituzte oinarritzat. Arizonako Glen Canyon-eko paisaia naturalean inspiratua, hementxe geratzen da agerian Gehryk argiarekiko duen interesa handia. Orduak eta urtaroak igaro ahala, barruko giroak metamorfosi sotila izango du eguzkiaren argia zutabeetan behera jaisten den neurrian, eraikinaren espazio malkartsuak gainezkatzeraino.