Edukira zuzenean joan

Frank Gehry, arkitektoa

Lewis etxea, Lyndhurst, Ohio, 1989–95

Info gehiago

Condé Nast kafetegia, New York, 1997–2000

Info gehiago

Iruzkinak

DG Bank eraikina, Berlin, Alemania, 1995–2001

Izenburua:
DG Bank eraikina, Berlin, Alemania, 1995–2001
Erakusketa:
Frank Gehry, arkitektoa
Gaiak:
Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Argia | Forma | Gainazala | Lan-prozesua | Materiala | Tamaina
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Arkitektura | Eskultura
Aipatutako artistak:
Gehry, Frank

Berlingo harresia bota izana eta hiria Alemaniako hiriburu berriro izendatu izana eraikuntzaren eta berreraikuntzaren oparoaldiaren hasiera izan da. Munduan ospe handiena duten arkitektoengana jo dute eta Frank Gehry-ren ekarpena DG Bank eraikina izan da. Eraikin honen fatxada Pariser Platz plazari begira dago, Brandenburgoko Ate historikoa dagoen lekuan. 

Eraikina funtzio anitzak betetzen dituen egitura da, bulegoetarako gune bat eta luxuzko apartamentuetarako beste bat barne hartzen dituena. Gehryrentzat, bere ohiko metodoa alderantzikatzeko aukera zen. Kanpoalde eskultoriko bat sortu beharrean, gutxi gorabehera hamar zentimetroko lodiera duen kare-harrizko fatxada sinple bat egitea erabaki zuen, harea-kolorea duena. Diseinua, neurri batean, tokiko hirigintza-arauek zehaztu bazuten ere, diseinu sinple bat Brandenburgoko Atearen kare-harrira eta plaza inguratzen duten eraikin neoklasikoetara hobeto egokituko zela igarri zuen Gehryk.

Abentura eskultorikoak eraikinaren barrualdean dira. Bertan, bankuak dituen bulegoak atrioan nagusitzen dira. Zazpi solairu dituen atrio hau beiraz eta zurez egina dago, eta arrain baten forman inspiratutako sare metalikozko argi-zulo batek estaltzen du, Gehryk bere formaren purutasunagatik eta bere diseinuaren perfekzioagatik miresten duen animalia izanik. Hala ere, Gehryk eraikinaren hain atrio altu honetarako oraindik ikusgarriagoa izango zen zerbait sortu nahi zuen. Bezeroak hitzaldi-areto bat behar zuen eta, beraz, arkitektoak, inolako zalantzarik gabe, forma abstraktuak dituen eraikin baten barruan kokatu zuen, hain zuzen ere altzairu herdoilgaitz tenkatuz estalitako 22 metroko luzera duen zaldi baten burua irudikatzen duena. Ideia hori inoiz eraiki ez zen Lewis etxerako garatua zuen.

Zaldiaren buruaren oinarriaren azpian, Gehryk entzungela bat eta enplegatuentzako kafetegia kokatu zituen. Eraikinaren hegoaldean, apartamentuen hamar solairuek bigarren atrio batean dagoen argi-zulo batetik jasotzen dute argia.

Frank Gehryren proiektu guztietan gertatzen den bezala, DG Bank eraikina diseinatzea prozesu sortzailean oreka lortzeko ekintza bat izan zen. Behin betiko maketaren aurrenetako zirriborro batetik bestera egindako ibilbide luzean zehar bezeroaren premia praktikoak landu behar izan zituen bere hasierako diseinuak zuen izaera errespetatuz.

Frank Gehry:

Zeharkatu behar izaten duzun bahe bat da eta, nolabait ere, hasieran murgildu zaren sentimendu eta grina horrekin iritsi behar duzu bukaeraraino. Nire ustez horixe da arkitektoek aurre egin behar izaten dieten alderdi zailenetako bat. Marrazki baten erakarpenak proiektua sorraraz dezake. Eta, hala eta guztiz ere, proiektua erakargarritasun hori gabe gera daiteke behin amaitu ondoren. Beraz, arreta handia jartzen dut alderdi honetan. Nire ibilbidearen hasieran nire ideiak marrazteko eskatu ohi nion egituren ingeniariari, hain zuzen ere interesik gabeak izan zitezen eta, hala, neu eraikinaren errealitatean oinarritzea, beste erremediorik izan ez nezan. Gainera, hainbeste maketa eraikitzen baditut arrazoi horrexegatik da, horrek hasieratik bukaeraraino errealitatean oinarritzera behartzen bainau. Horregatik ez daude amaituak, ez eta antzekorik ere. Prozesuan sortutako gertaera txikiak besterik ez dira.

BESTE ATALAK

Sarrera

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

New Yorkeko Guggenheim museo berria, New York, 1998–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Gehry etxea, Santa Monica, Kalifornia, 1977–8 eta 1991–2 

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Loyola University Law School, Los Angeles, Kalifornia, 1978

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Chiat/Day eraikina, Venice, Kalifornia, 1985–91

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Winton gonbidatuentzako etxea, Wayzata, Minnesota, 1982–7

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Vitra International altzari-fabrika eta diseinuaren museoa, Weil Am Rhein, Alemania, 1987–9

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Arrain-eskultura, Hiri Olinpiarra, Bartzelona, Espainia, 1989–92

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Nationale-Nederlanden eraikina, Praga, Errepublika txekiarra, 1992–6

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Lewis etxea, Lyndhurst, Ohio, 1989–95

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

DG Bank eraikina, Berlin, Alemania, 1995–2001

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Condé Nast kafetegia, New York, 1997–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Easy Edges eta Experimental Edges serieetako kartoizko altzariak, 1969–82

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Arrain-lanparak, 1983–6

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Performing Arts Center, Bard College, Annandale‑On‑Hudson, New York, 1997–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Peter B. Lewis eraikina, Weatherhead Kudeaketa-Fakultatearena, Case Western Reserve University, Cleveland, Ohio, 1997–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

New York Times-en egoitza nagusia eraikitzeko lehiaketa, New York, 2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Walt Disney auditorioa, Los Angeles, Kalifornia, 1987–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Experience Music Project, Seattle, Washington, 1995–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Guggenheim Bilbao Museoa, Espainia, 1991–7

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ray and Maria Stata Center, Massachusetts Institute of Technology (Massachusetts-eko Teknologiaren Institutua), 1998–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago