Edukira zuzenean joan

Frank Gehry, arkitektoa

Guggenheim Bilbao Museoa, Espainia, 1991–7

Info gehiago

Iruzkinak

Ray and Maria Stata Center, Massachusetts Institute of Technology (Massachusetts-eko Teknologiaren Institutua), 1998–

Izenburua:
Ray and Maria Stata Center, Massachusetts Institute of Technology (Massachusetts-eko Teknologiaren Institutua), 1998–
Erakusketa:
Frank Gehry, arkitektoa
Gaiak:
Gizakia | Artea eta espazioa | Artea eta hezkuntza | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Argia | Espazioa | Lan-prozesua
Artelan motak:
Arkitektura
Aipatutako artistak:
Gehry, Frank

Frank Gehry-ren museoak, auditorioak eta bulegoen eraikinak diseinu paregabeak dira, nazioartean garrantzi handia duten bezeroentzat sortuak. Hala ere, orain eraikuntza-fasean dagoen bere obretako bat kolektibo oso batentzat izango da, besteak ez bezala. Massachusetts Institute of Technology-ren Ray and Maria Stata [STAY-tuh] Center gune izugarria lanleku eta estudio gisa erabiliko dute milatik gora ikaslek eta ikertzailek.

Gehryrentzat, proiektu honen alderdirik liluragarriena eta desafiatzaileena bezeroa da, edo hobeto esanda, bezeroak, gizabanakoen eta departamentu akademiko idiosinkratikoen oso multzo anitza. Batzuek bizitzaren esanahiari buruz hausnartzen dihardute; beste batzuek, aldiz, robotak eraikitzen edo adimen artifiziala ikertzen. Guztiek behar dute elkarren arteko harreman estuagoa. Baina bakoitza ezohikoak ziren gustuak eta eskakizunak adieraziz hurbildu zen marrazketa-mahaira eta, beraz, Gehryk bere gustu eta eskakizunekin lotu behar izan zituen haienak.

Frank Gehry:

Jende zoragarria dira benetan. Oso jende azkarra. Oso jende interesgarria. Eurentzat ere garrantzi handia dauka sinergia honek. Baina galdera hauxe da: Zer egin dezakezu sinergia hori jariakorra izateko eta bere bide zuzenetik eramateko? Zerk eragiten du? Gauez tabernara bakarrik joatea gustatzen zaion neska ezkongabe baten antzeko zerbait da. Bitxia da.

Beraz, orgatxoak zirkulu baten inguruan bildu genituen, nolabait esateko, eta erdian guztiekiko komuna zena jarri genuen. Oso logikoa da guztia. Eta komuna zena arkitekturaren ikuspegitik oso interesgarria izatea lortu genuen. Gero, tentagarria izan zen, eulia erakartzen duen argia.

Itsaslabarrez inguratutako paisaia baten antzera, dorre itxurako bi eraikinek tamaina txikiagoa duten egitura ugari babesten dituzte, multzoaren muina osatzen dutenak, hain zuzen. Multzoari giza eskala eta ibiltzeko modukoa ematearren, Gehryk "auzo" bertikal eta horizontal batzuk sortu ditu, lanerako eta ikerketarako guneak bilera sozialetarako diren espazioekin integratuz. Ikasgeletarako eta bulegoetarako gunea, gimnasio bat, haurtzaindegi bat, anfiteatro bat, auditorio bat eta kafetegi bat egongo dira bertan. Bestalde, Gehryk kutsu teknologiko handirik ez duen berezitasun nabarmen bat gehitu du, bertako etorkizuneko biztanleek bereziki azpimarratu zutena: leiho guztiak zabal daitezke.

Frank Gehry:

Web-orri bat sortzea erabaki genuen proiekturako, eta 700 pertsonak bisitatu zuten, hau da, ikasle guztiek, irakasleen kidego guztiak eta administrazio osoak. Ikusnahiek webgunean zehar nabigatzeko eta niri lankideekin, ekipoarekin eta maketaren sortzaileekin hizketan entzuteko aukera izan zuten. Guztia beha zezaketen. Bai eta parte hartu ere.

Hasieran, beldur ziren ez ote nuen diru guztia gastatuko arkitekto gisa nire egoa gozarazten. Posta elektronikoz jaso genuen lehenengo mezuak nolabaiteko haserrea adierazten zuen. Izan zen bat edo beste bota nahi ninduena.

Baina azkenean, orain eraikina martxan dagoela, elkarri ulertzeko gai izan garela uste dut, eta oso pozik daudela, bertan parte direla, inork ez dituela baztertu eta ez dudala diru guztia nahiera gastatu, azken finean, adierazpen arkitektonikoa haien interesekiko koherentea dela. Nire hizkuntza da baina euren interesei erantzuten die. Eta parte izan dira. Inoiz bizi izan dudan esperientzia interesgarrienetako bat izan da.

BESTE ATALAK

Sarrera

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

New Yorkeko Guggenheim museo berria, New York, 1998–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Gehry etxea, Santa Monica, Kalifornia, 1977–8 eta 1991–2 

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Loyola University Law School, Los Angeles, Kalifornia, 1978

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Chiat/Day eraikina, Venice, Kalifornia, 1985–91

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Winton gonbidatuentzako etxea, Wayzata, Minnesota, 1982–7

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Vitra International altzari-fabrika eta diseinuaren museoa, Weil Am Rhein, Alemania, 1987–9

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Arrain-eskultura, Hiri Olinpiarra, Bartzelona, Espainia, 1989–92

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Nationale-Nederlanden eraikina, Praga, Errepublika txekiarra, 1992–6

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Lewis etxea, Lyndhurst, Ohio, 1989–95

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

DG Bank eraikina, Berlin, Alemania, 1995–2001

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Condé Nast kafetegia, New York, 1997–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Easy Edges eta Experimental Edges serieetako kartoizko altzariak, 1969–82

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Arrain-lanparak, 1983–6

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Performing Arts Center, Bard College, Annandale‑On‑Hudson, New York, 1997–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Peter B. Lewis eraikina, Weatherhead Kudeaketa-Fakultatearena, Case Western Reserve University, Cleveland, Ohio, 1997–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

New York Times-en egoitza nagusia eraikitzeko lehiaketa, New York, 2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Walt Disney auditorioa, Los Angeles, Kalifornia, 1987–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Experience Music Project, Seattle, Washington, 1995–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Guggenheim Bilbao Museoa, Espainia, 1991–7

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ray and Maria Stata Center, Massachusetts Institute of Technology (Massachusetts-eko Teknologiaren Institutua), 1998–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago