Edukira zuzenean joan

Frank Gehry, arkitektoa

Gehry etxea, Santa Monica, Kalifornia, 1977–8 eta 1991–2 

Info gehiago

Chiat/Day eraikina, Venice, Kalifornia, 1985–91

Info gehiago

Iruzkinak

Loyola University Law School, Los Angeles, Kalifornia, 1978

Izenburua:
Loyola University Law School, Los Angeles, Kalifornia, 1978
Erakusketa:
Frank Gehry, arkitektoa
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta gizartea | Artea eta hezkuntza | Sorkuntza artistikoa
Artelan motak:
Arkitektura | Eskultura
Aipatutako artistak:
Gehry, Frank

1978an Frank Gehry-k bere proiektu handienetako bat izango zenari ekin zion: Los Angeleseko Loyola Unibertsitatearen Zuzenbide-Fakultatea. Obra berak egitea lortzeko arkitekto "zuhur" gisa sustatu zuen bere burua, aurrekontu xume batetik kalitatezko lana eskaintzeko gai zena. Horrek fakultateko batzorde aurrezlean ez ezik diseinuan ere eragin zuela esan izan da.

Nolanahi ere, Gehryrentzat proiektu hura oso erakargarria zen, Torontotik iritsi zenean nerabezaroa bizi izan zuen auzoan bertan eraikiko zelako. Unibertsitatea nahiko jendetsua den hiriko zona batean dago eta, beraz, bezeroen nahiari jarraituz fakultateak segurtasuna eta nolabaiteko isolamendua eskainiko zuen lekua izan behar zuen, leku atsegina izateari utzi gabe, ordea. Gehryk eman zien irtenbidea hauxe izan zen, hiri unibertsitario antzeko bat sortzea, forma eskultorikoak izango zituzten eraikin desberdinetan banatua, paisaian bereizitako objektua balira bezala, urmael batean uraren gainean dauden ontziek eskaintzen duten ikuspegi antzeko bat.

Gehryrentzat arkitekturak pertsonak harreman sozialak izatera gonbidatuko lituzkeen lekua izan behar zuen. Burns Student Center eraikin laukizuzenaren fatxadan eskailerak ipintzean foro sozial bat sortu zuen, eskailera horiek barrualdean ezkutatuz gero existituko ez litzatekeena. Ikasleak igo edo jaisten direnean, edo patioa zeharkatzen dutenean, etengabe aldatzen ari diren diseinuaren osagai bihurtzen dira ametsetako paisaia baten barruan, hau da, eskala erreala duten maketa arkitektonikoez betetako eszenatoki surrealista bat osatuz.

Era berean, patioko zutabe exentuen ilarak, edozein kasutan, unibertsitateko campus batean gaudela gogorarazten digu, erudizioari eskainitako leku batean, alegia. Eraikinez osatutako akropoli bat da, modu berri eta dibertigarri batean bere zeregina betetzen duena.

Frank Gehry:

Hainbeste denbora behar da eraikin bat eraikitzeko. Bukatu duzunerako sarritan beste gauza batzuetan ari zara dagoeneko eta guztia beste modu batez egin nahi zenuke.

Kontzientzia alatzen zaizu bezeroari maula egin bazenio bezalaxe sentitzen zarelako. Behin obra bukatu ondoren, hobe zitekeen zerbait topatzen duzu eta nolabait ere errudun sentitzen zara aurretik bururatu ez zaizulako. Ez dakit zer izango ote den. Oso sentsazio arraroa da. Bi edo hiru urte pasa ohi dira sosegatzen eta emaitzaz gozatzen hasi aurretik.

1978az geroztik, Loyola University Law Schooleko jatorrizko proiektuak aldaketa eta zabalkuntza bat baino gehiago izan ditu. Izan ere, eranskin berriak eraikitzen ari dira oraindik ere, Frank Gehryk berak diseinatuak.

BESTE ATALAK

Sarrera

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

New Yorkeko Guggenheim museo berria, New York, 1998–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Gehry etxea, Santa Monica, Kalifornia, 1977–8 eta 1991–2 

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Loyola University Law School, Los Angeles, Kalifornia, 1978

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Chiat/Day eraikina, Venice, Kalifornia, 1985–91

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Winton gonbidatuentzako etxea, Wayzata, Minnesota, 1982–7

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Vitra International altzari-fabrika eta diseinuaren museoa, Weil Am Rhein, Alemania, 1987–9

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Arrain-eskultura, Hiri Olinpiarra, Bartzelona, Espainia, 1989–92

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Nationale-Nederlanden eraikina, Praga, Errepublika txekiarra, 1992–6

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Lewis etxea, Lyndhurst, Ohio, 1989–95

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

DG Bank eraikina, Berlin, Alemania, 1995–2001

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Condé Nast kafetegia, New York, 1997–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Easy Edges eta Experimental Edges serieetako kartoizko altzariak, 1969–82

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Arrain-lanparak, 1983–6

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Performing Arts Center, Bard College, Annandale‑On‑Hudson, New York, 1997–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Peter B. Lewis eraikina, Weatherhead Kudeaketa-Fakultatearena, Case Western Reserve University, Cleveland, Ohio, 1997–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

New York Times-en egoitza nagusia eraikitzeko lehiaketa, New York, 2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Walt Disney auditorioa, Los Angeles, Kalifornia, 1987–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Experience Music Project, Seattle, Washington, 1995–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Guggenheim Bilbao Museoa, Espainia, 1991–7

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ray and Maria Stata Center, Massachusetts Institute of Technology (Massachusetts-eko Teknologiaren Institutua), 1998–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago