Frank Gehry, arkitektoa
Peter B. Lewis eraikina, Weatherhead Kudeaketa-Fakultatearena, Case Western Reserve University, Cleveland, Ohio, 1997–
Walt Disney auditorioa, Los Angeles, Kalifornia, 1987–
Iruzkinak
New York Times-en egoitza nagusia eraikitzeko lehiaketa, New York, 2000
- Izenburua:
- New York Times-en egoitza nagusia eraikitzeko lehiaketa, New York, 2000
- Erakusketa:
- Frank Gehry, arkitektoa
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Materiala | Mugimendua | Tamaina
- Mugimendu artistikoak:
- Minimalismoa
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Gehry, Frank
Condé Nast kafetegiaren eraikuntzak Gehryri beira lantzeko modu berriak garatzeko aukera eman bazion, New York Times-en egoitza berria Manhattan-en eraikitzeko proposatutako diseinu-lehiaketak eremu honetan sakontzeko aukera eskaini zion baina, aldi honetan, eskala monumentalean, ordea.
Skidmore Owings & Merrill etxeko David Childs lankidearekin batera, Gehryk berrogeita bost oineko dorre zeharrargi hau proposatu zuen. Kanpoko gortina-horma forma eskultoriko uhindun ikusgarriekin errematatua dago bi muturretan, mugitzen ari den ura iradokiz. Eraikin korporatibo hauetan ohikoa den bloke aspergarriaren eta monotonoaren alternatiba estilizatua eta sentsuala, izan ere.
Frank Gehry:
Gaur egun minimalismoa artifizio handikoa eta exageratua den zerbait dela iruditzen zait. Gerraren ondoren bazuen bere izateko arrazoia, garai harekin harmonian zegoelako. Airean soiltasuna arnas hartzen zen. Baina, orain, hirietan eta komunitateetan kaosa da nagusi eta orduan hauxe diozu zeure buruari: “Ea nola moldatzen naizen ni kaos honetan eta ea nola erabili ahal izango dudan”.
Eraikinaren barruan, erdiko sekzioa hirugarrenei alokatzeko diren bulegoen itxura tipikoari jarraituz antolatua dago. Ezohikoagoak eta ausartagoak diren beheko oinak New York Times-en lanean ari direnentzako dira. Erdian igogailu bat duen bulego-bloke tipikotik ahalik eta gehien aldentzeko asmoz, Gehryk eta Childs-ek zera proposatu zuten, erredakzio-gelak eta bulegoak terraza zabal batzuetan ipintzea, behe-behean dagoen oinetik goi-goian dagoen oineraino leunki igoko zen pasabide berritzaile batek bi sekziotan banatuko zituena, lanerako guneak eta langileek atseden hartzeko erabiliko lituzketen lorategiz hornitutako terraza batzuk zeharkatuz.
Gehryrentzat, elkarlanean aritzeko aukerak eragin zuen proiektu teorikoak merezi izatea. Halaxe nahi izaten du lan egin, bere lagun artistekin, Randy Jefferson eta James Glymph bere bazkideekin, Edwin Chan eta Craig Webb kide elkartuekin, edo bere ikuspegi konplexuak errealitate bihurtzen laguntzen dioten bere bulegoko arkitekto gazteekin.