Edukira zuzenean joan

Frank Gehry, arkitektoa

DG Bank eraikina, Berlin, Alemania, 1995–2001

Info gehiago

Easy Edges eta Experimental Edges serieetako kartoizko altzariak, 1969–82

Info gehiago

Iruzkinak

Condé Nast kafetegia, New York, 1997–2000

Izenburua:
Condé Nast kafetegia, New York, 1997–2000
Erakusketa:
Frank Gehry, arkitektoa
Gaiak:
Gizakia | Artea eta teknologia | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Forma | Gainazala | Kolorea | Lan-prozesua | Materiala
Artelan motak:
Arkitektura
Aipatutako artistak:
Gehry, Frank

Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdera, Condé Nast aldizkarien argitaletxeak New Yorkeko Times Square-n hasi zuen bere egoitza berriaren eraikuntza, eraikinaren diseinua Fox & Fowle etxearena izanik. Hamarkadetan zehar, enpresa honetako enplegatuak Manhattan-en sakabanatuak zeuden eraikin desberdinetan aritu ziren lanean, eta leku berean lanean hasi zirenean elkar ezagutzeko premia sentitu zuten. Argitaletxearen lehendakariak, Sir Newhouse-k, 260 plaza izango zituen kafetegi berri bat sortzeko eskatu zion Frank Gehry-ri, enpresako langile guztiak eta euren gonbidatuak bertan elkartu ahal izateko.

Eskari horren emaitza espazio laukizuzen bat da, irekia eta, aldi berean, intimoa eta pertsonala. Erdigunean goratua dagoen plataforma bat du, beira ijeztuko panel uhindunez inguratua. Erdiko plataformaren inguruan "erreserbatu" desberdinak kokatu dira aretoaren perimetro osoan zehar.

Batere ohikoa ez den beira-mota hau sortzeko oso prozesu esperimentala erabili zuten. Lehenik, forma bakoitza eskuz eraiki zen paper lodiaren lodiera duen xafla akriliko batetik abiatuta. Gero, eskanerrak erabili ziren formak digitalizatzeko, eta datuak CATIA programa informatikoan sartu ziren hiru dimentsioko eredu bat sortzeko. Hortik aurrera, forma bakoitza positiboko zeramikaz erreproduzitu zen, ondoren zeramikazko forma bakoitzaren gainean erretxina-geruza bat ezarri zen, beira lauzko bi geruzaren artean tartekatua eta, azkenik, berotu egin zen. Beira biguntzean, zeramika-moldearen forma hartzen zuen.

Gehryk urdin-koloreko titaniozko panel zulatuekin estali zuen kafetegiaren perimetroa, azpian isolamendu akustikoa izanik. Titanioa aukeratzearen arrazoia hauxe izan zen: zeruaren elementu bat espazioan barneratzea. Kanpoko atondoa leundutako altzairu herdoilgaitzezko panelez estalia dago, eta itxuraldatzen gaituzten ferietako ispilu horien antzeko irudiak sortzen dituzte. Angelu jakin batetik begiratuta geure buruaren oso irudi estilizatuak ikus ditzakegu, Condé Nast-eko enplegatu askoren gozamenerako, zalantzarik gabe.

Zenbaitengan harridura eragin zuen Gehryk hain proiektu xumea onartu izateak.

Proiektuak aukeratzen baditut proposatzen dizkidatenak atsegin ditudalako izan ohi da. Niretzat hori da garrantzitsuena. 185 m2 inguru dituen elkargune bat eraikitzen ari naiz Dundee-n, Eskozian, minbizia duten gaixoentzat. Horrez gain eraikin txiki-txiki bat egin nuen Hanover-eko autobus-konpainiarentzat. Eta Biloxi-n, Mississipin, museo-multzo txiki bat eraikitzen ari gara une honetan. Proiektu handi batzuk onartzen ez baditut jendearekin gustura ez nagoelako izaten da. Ez naiz pertsona horiek kritikatzen ari, haiekin moldatzen ez zarela konturatzen zara, besterik gabe. Ez zarela moldatuko ikusten baduzu, hobe da ez parte hartzea, mundu guztia sesiotan hasi aurretik.

 

BESTE ATALAK

Sarrera

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

New Yorkeko Guggenheim museo berria, New York, 1998–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Gehry etxea, Santa Monica, Kalifornia, 1977–8 eta 1991–2 

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Loyola University Law School, Los Angeles, Kalifornia, 1978

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Chiat/Day eraikina, Venice, Kalifornia, 1985–91

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Winton gonbidatuentzako etxea, Wayzata, Minnesota, 1982–7

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Vitra International altzari-fabrika eta diseinuaren museoa, Weil Am Rhein, Alemania, 1987–9

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Arrain-eskultura, Hiri Olinpiarra, Bartzelona, Espainia, 1989–92

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Nationale-Nederlanden eraikina, Praga, Errepublika txekiarra, 1992–6

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Lewis etxea, Lyndhurst, Ohio, 1989–95

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

DG Bank eraikina, Berlin, Alemania, 1995–2001

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Condé Nast kafetegia, New York, 1997–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Easy Edges eta Experimental Edges serieetako kartoizko altzariak, 1969–82

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Arrain-lanparak, 1983–6

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Performing Arts Center, Bard College, Annandale‑On‑Hudson, New York, 1997–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Peter B. Lewis eraikina, Weatherhead Kudeaketa-Fakultatearena, Case Western Reserve University, Cleveland, Ohio, 1997–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

New York Times-en egoitza nagusia eraikitzeko lehiaketa, New York, 2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Walt Disney auditorioa, Los Angeles, Kalifornia, 1987–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Experience Music Project, Seattle, Washington, 1995–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Guggenheim Bilbao Museoa, Espainia, 1991–7

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ray and Maria Stata Center, Massachusetts Institute of Technology (Massachusetts-eko Teknologiaren Institutua), 1998–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago